Sormen beka2 mob

Ikastetxeei Durangoko Azokara etortzeko gonbitea luzatu zaie berriro edizio honetan. Elkarrizketak egin, musika kontzertu batean parte hartu, telefono mugikorretarako aplikazio bat sortu, itzalen antzerkiaren teknikak ezagutu, bikoizketan trebatu edota kantu bat sortzeko prozesua ezagutuko dute, besteak beste. Guztira 30 saio baino gehiago, eta 1200 gaztetxok sortzaile izateko aukera izango dute.

Iazko esperientzia errepikatuz, egitaraua indartu egin dute eta euskal kulturaren plazarik handiena bertatik bertara bizi eta ezagutzeko aukera izango dute ikasleek. Horretarako, gune guztien artean eskaintza zabala prestatu dute. 

Gune bakoitzak ekintza berezitua izango du. Nobedadeean artean, Durangoko museoan bi tailer egingo dira Artium eta F-Stop Durango taldearen eskutik. Ekimen hauetan parte hartzeko izena eman beharko dute ikastetxeek aldez aurretik, bakoitzak bere intereseko ekimenak aukeratzeko. Azokaren webgunean erregistratu behar du ikastetxeak lehenbizi eta urriaren 3ra arte izango du epea zabalik eskariak sarean egiteko. 

 

Programazioa

  • Jon Arretxerekin, AhotseneanPlateruena, Kontzertu handien plaza.
    300 ikaslerentzat emanaldia eskainiko du Durangaldeko  Ghetto taldeak. Euskal kantagintzako estilo eta garai ezberdinetako kantuen bertsioak izango dira. Parte hartzea erabakitzen duten ikastetxeek kontzertuko kantuak ikuspegi ezberdinetatik aurrez lantzeko materiala eskuratuko dute.
  • Saguganbara, txikien eta handien plaza.
    Oskar Estanga eta Yolanda Arrieta sortzaileek gidatuko dituzte tailer bana. Oskar Estangarekin kantu baten grabaketa egingo dute eta Yolanda Arrietarekin egun batez idazle bihurtuko dira.
  • Bikoizketa tailerra, IrudieneanAhotsenea, sortzaileen plaza. 
    Barru-barrutik ezagutzeko aukera izango dute ikasleek, eta bertan parte hartuko duten sortzaile bi elkarrizketatzeko tartea izango dute: Revolta Permanent musika taldea eta John Andueza idazlea.
  • Irudienea, ikus-entzunezkoen plaza. 
    Film baten bikoizketa nola egiten den ezagutu eta praktikan jarriko dute bikoiztaile profesionalen eskutik. Egindakoaren emaitza ere unean ikusi ahal izango dute.
  • Areto Nagusia, hitzaren plaza.
    Fernando Morillo
    idazlearen eskutik editoreek liburu baten argitalpenaren abenturan zer lan egiten duten ezagutuko dute ikasleek.
  • Ilustrazio tailerraKabi@, digitalaren plaza.
    Batetik mugikorrak segurtasunez erabiltzeko aholkuak jasoko dituzte. Horrez gain, mugikorretararako aplikazio bat sortzeko lehen pausuak ikasiko dituzte, eta bigarren tailer batean scratch eta legorekin progarmatzen hasteko lehen urratsak emango dituzte.
  • Szenatokia, arte eszenikoen plaza.
    Zurrunka antzerki taldea
    rekin itzal-txotxongilo antzezlan baten sekretu eta teknikak ikasiko dituzte.
  • Azoka TB. 
    Zuzenean bideoklipez osotutako musika saioa ekoiztuko du. Ikasleek zuzenean jarraitu ahal izango dute saioa platoan, eta bideoklipetako musikariekin solasaldian ibili teknologia berriek ematen dituzten aukerak baliatuz
  • Durangoko museoa.
    Bi tailer egingo dira. Lehenengoa Artiumek eskainiko du eta material sinpleenekin esperimentatuz forma ezberdinetako irudiak sortuko dituzte. F-Stop Durango taldeak, berriz, argazki kameraren oinarriak lantzeko tailerra emango du.

- Tailerren informazio pdfa deskargatzeko -

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn