‘EUSKLABO ALAIAK’

Egilea: ASISKO URMENETA.

‘EuSKLABO ALAIAK’ parodia satirikoa da: ez du deus asmatzen, agerikoa nabarmendu egiten du. Honetakoan, baina, karikatura guk geuk diogu egin geure buruari.

Umorezko terapiari esker autoestima ere landu dugu,

eta amaiera zoriontsua proposatu.

Intzura Handian kokatu dugu egintza, Euskal Herriaren erdiguneko ibaiaren

bokale aldeko irlan. Defoeren pertsonaiak bertan paratu ditugu:

RobinSon CruSoe nagusitu egin da irlaz, eta birbataiatu 

Faisan(e)s Island.

Ostiral: Crusoeren araberako izena. Barne-bidaia eginen du, erabateko menerakuntzatik liberaziorainokoa.

Izarkin:  zinezko izena izarki aditz zaharretik dator: ilintia errautsez estali, konbustio apaleko sua bizirik atxikitzeko.

Hauei beste pertsonaia zenbait gehitu dizkiegu, geuk asmaturikoak:

Hazurbaltz: afrikar esklaboen ondorengo. Ostiral-Izarkini ikusaraziko dio zein sumisio patologikotan bizi den ohartu ere egin gabe.

 

‘ZAPALKUNTZATIK ASKATASUNERA’

Egilea: GUREBERRIAK hedabidea.

Mendeetan tratu txarrak jaso dituen herri bat gara.

Gutako bakoitzak gorpuzten du mina, ezina, erresistitu nahia, bizi nahi eta ezina… gutako bakoitza baita herria, eta herria gutako bakoitza baita.

Zauritua dago gure begirada, azpitik begiratzen diogu munduari, barneratu dugu gutxiagotasun konplexua.

Bizitzari begiratzeko betaurreko hilgarriak jarrita dauzkagu; begiradak berak hilko gaitu, baldin eta ez baditugu betaurrekoak aldatzen.

Betaurrekoak aldatuta, zama arinduta, askatasunerako bidea argiago ikusiko dugu.

Lagundu diezaiola, beraz, liburu honek irakurle bakoitzari barne pozoia botatzen, begirada garbitzen, ahotsa altxatzen eta duintasuna berreskuratzen.

 

GURE BERRIAK webgunea

http://www.gureberriak.com/

Gure berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.

Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan.

Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu.

Webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.

 

‘MUNICH 1962 ISILDU EGIA’ bideoa.

Munichen Francoren erregimenaren aurkako hitzarmen bat sinatu zen. Frankismoaren ondorengo "trantsizioa" deiturikoaren hastapena izan zen. Hitzarmen hura Espainiaren "demokrazia" legitimatzea izan zen.               

Munichen gure menderakuntza onartu zen. Boterea izan eta etsaien eskuetan uztea akats estrategiko larria da. Zer gertatuko zen euskaldunok hitzarmen hura sinatu izan ez bagenu? Zapaldutako herri bat dagoen lekuan, ez dago demokraziarik. Ez ote gara ari gaur huts estrategiko bera egiten? Oraindik ez al dugu ikasi zapaltzen gaituenaren sistema eta legedia erabiliz ezin izango dugula inola ere berreskuratu gure askatasuna?

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn