1. urteko abenduan sortutako Alai argitaletxea lehen aldiz egongo da Durangoko Azokan. Bere eskaintza gazte eta haur literaturarekin lotuta egongo da batez ere, euskara ikasten ari diren "Ari naiz" bildumarekin batera.

 

GAZTE-LITERATURA

ISBN: 978-84-945017-0-8

Izenburua: Itsaslabarreko etxea

Egilea: Miren Agur Meabe

Itsaslabarreko etxea

Joanak koaderno bat zeukan hamasei urte zituenean, berak esaten duen moduan «penazko masusten kolorekoa». Hantxe idazten zituen bere ametsak, mindurak, jomugak, pentsabideak edota bere bizimodu arruntean gailentzen ziren gertaerak... Halaxe jakingo dugu nor izan zuen lehen amodioa eta nola aurkitu zuen itsaslabarreko etxea, baita hango misterioa eta madarikazioa ere.

Uda hartan, Joanak zoriona ezagutu zuen, heriotza zelatan zeukala jakin gabe. Laster, tragediaren pisuak zapalduko zuen betiko. Urteak geroago, itsaslabarrera itzuli da, oroitzapenetatik askatu nahian.

«Itzuli naiz herrira. Koadernoa ekarri dut, nire bizitzako aingeruen eta deabruen bizitokia izan den koaderno morea. Itzuli naiz itsaslabarrera.
Ez nau ilunak menderatu. Hementxe nago. Koaderno honetan dago idatzita nire historia».

 

ISBN: 978-84-945017-1-5

Izenburua: Kulero salatzaileak

Egilea: Migel A. Mintegi

Eztanda batzuek iratzarri ninduten. Begiak zabaldu nituen, ikaratuta. Berehala itxi, eta eskuak burura eraman nituen. Sekulako buruko mina neukan, burua lehertzeko zorian, ez nekien lehertzen hasia ez ote. Begiak kostata zabaldu, eta, larrituta, gelako ilunpeak arakatu nituen, eztanden sorburuaren bila. Hasieran bestela eman arren, konturatu nintzen eztandak ez zirela nire buruan gertatzen ari. Eskerrak! Non, ordea?

Honelaxe hasten da kontakizuna, Rafaren ahotik, gau zoro baten ostean. Ama da gelako ate joka dabilena. Berri txarrak dakarzkio, gelako neska batek, Monika ederrak, sexu-abusu salaketa jarri behar du haren kontra. Harrituta gelditu da Rafa. Ez du ezer ulertzen, pikutara bidali zuela Monika, hori bai, baina hortik aparte... Bart mozkor-mozkor egina zegoen eta hortik aparte ez du ezer gogoratzen, ezta nola iritsi diren bere gelara neskaren kuleroak. Baina kulero arrosak lurretik hartu ditu amak, untxitxo bat duten kulero salatzaileak.

Zer gertatu zen ikasle eguneko gau zoroan?

 

ISBN: 978-84-946491-2-7

Izenburua: Iqbalen historia

Egilea: Francesco DAdamo

Eleberrri honek Iqbal Masih mutil pakistandarraren benetako historia kontaten digu, umeen lan esplotazioen aurkako sinboloa bihurtu dena. Beste zenbait ume mordoa bezalaxe, bai Pakistanen bai munduko beste herrialde txiroetan legez, bere familia nekazariak Iqbal saldu zuen 16 dolarreko mailegua ordaintzeko. Iqbalek alfonbra lantegi baten egin beharko du lan egunero 12 orduz rupia bakar bateko soldataren truke familiak duen zorra kitatu arte (sekula gertatuko ez dena).

Iqbal Ume Langileen Akatasunerako Frontearekin harremanetan jarriko da eta borrokatu eta ihes egingo du lanetik. Geroxeago, elkartean parte hartuko du eta beste zenbait ume askatzen lagunduko du. Nazioarteko komunikabideek horren oihartzuna izango dute eta 1994an Gazte ekintzaileak Reebock saria eman zioten eta beka bat zuzenbidea ikasteko. Pakistanera itzuliko da eta.

 

ISBN: 978-84-945017-6-0

Título: Anso Lizarra y los templarios

Amistad y conflictos entre profesores y alumnos. Primeros amores. Caballeros medievales, crueles episodios históricos. Un grupo de alumnos de Secundaria recorren el Camino de Santiago. En el trayecto, el profesor Kepa va narrando la historia de Anso Lizarra, un constructor de catedrales y caballero templario.

Las aventuras que vivirán los alumnos a lo largo del camino se entremezclan con las hazañas de Anso Lizarra y de los caballeros del Temple.

Un misterioso peregrino los acompañará a través del camino, un personaje inquietante y entrañable al mismo tiempo, que aparece y desaparece a lo largo del recorrido.

 

HAUR-LITERATURA

Ohera joan baino lehen gure umeek ipuintxo bat behar dute irakurri ala entzun. Betiko istorioak aukera ezin hobea dira eguneko momentu xarmant horretarako. Haurrak istorio bat desiratzen ari dira. Ipuin laburrak eta errazak, marrazki politez horniturik, tamaina erabilgarria duten lau liburu hauetan topatuko dituzu.

ISBN: 978-84-945017-8-4

Izenburua: Ipuintxo bat gauero I

ISBN: 978-84-946491-4-1

Izenburua: Ipuintxo bat gauero II

ISBN: 978-84-945017-9-1

Izenburua: Ipuintxo bat gauero. Betiko alegiak I

ISBN: 978-84-946491-5-8

Izenburua: Ipuintxo bat gauero. Betiko alegiak II

Orrialdeak: 264/232. Salneurria BEZ barne: 9,95

 

ARI NAIZ

Ari naiz! bilduma euskara ikasten ari direnentzat bereziki zuzendutako bilduma da. Hainbat urtetan euskara irakasle izan den Josu Lartategik Istorioak maila zehatz baterako idatzi ditu. Gainera, orrialde bakoitzaren behealdean hiztegi lagungarri bat agertzen da. Azkenik, liburuaren bukaeran irakurgaia lantzeko hainbat motatako ariketak daude.

ISBN: 978-84-945017-2-2

Izenburua: Lamia

ISBN: 978-84-945017-3-9

Izenburua: Balea

ISBN: 978-84-945017-4-6

Izenburua: Asteroidea

ISBN: 978-84-945017-5-3

Izenburua: Museoko hiltzailea

Orrialdeak: 48. Salneurria BEZ barne: 6,95

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn