IKAS aurtengo Durangoko azokan

 

 

IKAS pedagogia zerbitzuak bi bilduma mota garatzen ditu :

- ikasmateriala :

sare guzietako irakasleen laguntzarekin, ikastresnak sortzen edo euskaratzen ditugu, edukia Hezkunde nazionaleko ikuskariek onetsirik eta euskaltzainek hizkuntza gainbegiraturik.

Haur hezkuntzatik jende helduen irakaskuntzaraino, IKASen eskaintza ugari eta mota askotakoa da,

bai gaien aldetik (hizkuntza, matematikak, zientziak, historia, kirola...), bai euskarrien aldetik : fitxategiak, eskuliburuak, afixak, CDak, DVDak eta argitalpen elektronikoak.

- euskarazko haur literaturako klasikoen argitalpena :

haur literaturako albumak euskaratzen ditu IKASek (Flammarion argitaletxeko Père Castor saila, Claude Boujon, Philippe Corentin, Anaïs Vaugelade, Tomi Ungerer, Antoni Skarmetaren obrak...) eta obrak sortzen, besteak beste Amaia Hennebutte, Xantal Barnetxe, Paxkal Bourgoin eta Josiane Aguerre-Valenciarenak…

3 - 5 urtekoentzat diren albumei CDa gehitua zaie, entzumenaren lantzeko.

IKAS dokumentazio zerbitzua ere da, eta irakasleei zuzendu animazioak antolatzen ditu.

Aurtengo Durangoko azokan IKAS pedagogia zerbitzuak berritasun franko aurkezten ditu :

- Barnetik CDa (+ liburuxka) : haur kantuak, 2 urtetik gora. Biribil obraren ildotik.

16 haur kantu, musikaz lagunduak. Sorkuntza moderno eta biziak.

- Barnetik maleta : Ikasmateriala. Biribil obraren ildotik

A3 formatuko 15 ilustrazio ; atzean testuak.

Eta CDa bere liburuxkarekin.

IKASen webgunean ustiapen pedagogikoa atzeman daiteke : www.ikas.eus

- Samurgoa : haur literatura, 6 urtetik gora.

Bilduma : Grisu eta Gaztaina untxiak bakean bizi ziren, bakoitza bere ziloan eta elkarren ondoan. Baina noizbait samurtu ziren. Hara non, borrokan ari ziren aldi batez, azeri gose-hamikatu bat hurbiltzen zaien...

Gaiak: elkarbizitza, besteen desberdintasuna onartzea.

- Lagun bila : haur literatura, 6 urtetik gora.

Bilduma : Uda da, eta Batita aspertzen da; lagun bila dabil. Lau haizetara zabaldu gomitari, Joana auzoak baizik ez dio ihardesten. Batita ohartuko dea azkenean hura duela lagun hoberena?

Gaiak : adiskidetasuna, hurbilekoez arta hartzea.

- Usmafin inspektorearen inkestak 3. zikloa : ikasmateriala.

64 polizia-inkesta ebazteko

Fitxa bakoitzak polizia-enigma baten ebaztea proposatzen du. Seinaleen atzemateko, dokumentua artoski irakurri behar da.

Lan horri esker plantan ezartzen dira arrazoinamendu- eta logika-praktikak.

- Arteen historia 3. zikloa : ikasmateriala

Sorkuntza honetan hiru garai lantzen dira : Historiaurrea, Antzinatea, Erdi-Aroa,

hiru euskarritan : irakaslearen liburua, ikaslearen irudi bilduma, eta ardatz kronologikoa.

Arte formak, teknikak eta obra adierazgarriak (Euskal Herriko, Europako eta mundukoak) aurkitzen dira lan honetan.

Aipatu sei berritasun horiez gain, Durangoko azokaren edizio honetan beste urteetan argitaratu hainbat liburu salgai izanen dira : han itxoiten zaituztegu !!

Informazio gehiago IKASen webgunean aurkituko duzu : www.ikas.eus

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn