Hordagori dagokienez, orain arte argitaratutako bederatzi zenbakiak
eskuragai izango dituzu. El Salto-ren Hego Euskal Herriko edizioa gara;
hain zuzen, Diagonal kazeta ohiatik, zein hogei baino gehiagoko hedabide
uztartzen duen taldetik - besteak beste, El Salmón Contracorriente edo
Pikara Magazine-, sortutako egitasmoa gara.

Gure ekimenak honako hau eskaintzen dizu: multimedia-webgunea
(www.elsaltodiario.com) eta kazeta hilabetekaria paperean. Bertan, 17
orrialde tokiko informazioa ematera bideratzen dira: gure inguruko
errealitate politikoa, soziala eta kulturalaren kontaketa kritikoa
eginez. Gainera, jabetza kolektiboa duen hedabidea gara, hau da;
harpidedunak dira hedabiadearen jabeak eta erabakietan hartzen dute
parte. Hordagok kode etikoa badu, diru-laguntzak eta publizitatearen
ingurukoa. Azokaren buruan harpidedun egingo diren guztiek oparia izango
dute: 10 DVD jasoko dituzte. Eguzki Bideoak banaturikoak ziren eta lan
hauetan gai sozial ezberdinak begirada kritikoarekin jorratzen dira.

La Gallina Vasca umore satirikoa jorratzen duen aldizkaria da. 2009.en
urtean atera zen arraultzetik eta ordunezkerotik kioskoetan salgai dago
euro miserable baten truk. Gaurdaino 136 ale kaleratu izan dira,
hasieran hamabostero eta gaur egun hilero (edo...), 16 orrialde
ederretan (ia astelehenetako GARAren lodieraz, bataz beste).

Bere umore eta kazetaritza estiloa Euskal Herriko eta Espainia edo
Katalunia bezalako inguruko herrien egunerokotasun politikoan
oinarritzen da, baita gizarte eta kultura gaietan ere, eta inoiz,
burutazio filosofiko ikaragarriak erruteko gai izan dira. Aurreko
urtean, Bartzelonako Komiki Azokan "Espainiako fanzine onenaren"
lehiaketako finalista legez aukeratuak izan ziren, arrakasta haundia
izanik, ez bait dira fanzinea ezta, are gutxiago, espainiarrak.

La Gallina Vascako alineazioan marrazkilari ezberdinak izaten ohi dira,
Mikel Orbegozo, J.Prida, Tasio, Arkaito, Nikographics, Ugenio, Eloy,
Teresa Castro, J. Kalvellido, Dominguet edo Alejo, besteak beste. Baita
hurrengo idazle eta kolumnistak ere, Guillermo Gallinarez, Padre
Superiora, Fatxa Universal, Dominguet edo Sabinido, beti ere Mila eta
Esther zuzendari ezagunen begiradapean. Euskal Oiloa aldizkari elebiduna
da eta bizi dugun diglosiaren adibide on izanik, gaztelania nagusi
izaten ohi da. Ez dute ezergaitik barkamenik eskatzeko gogorik izaten
ezta beharrik ere, zeozer gehitzearren. Amen.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn