Arditutakoak (komikia)

Adur Larrea/Mikel Begoña

Adur Larrea marrazkilariak eta Mikel Begoña gidoigileak egin dute. Dokumentazio lan polita egin dute Ipar Ameriketako euskal artzaien inguruan, eta euren bertsoak hartu dituzte gidoiaren ardatz gisa. Historioa Western eta Road Movie arteko hibrido bat da, euskal ukitu nabarmenarekin eta bizi-bizia.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari buruzko lan berezia

Txapelketen historiari errepaso berezi bat eman diogu, txapelketa horien testigu ilustreen eskutik. 60ko hamarkadako txapelketez Joxe Mari Iriondo eta Luis Baraiazarrak idatzi digute, 80koetaz Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikanok, 90 hamarkadakoetaz Amaia Agirre eta Joxerra Garziak eta 2000 hamarkadakoetaz Estitxu Eizagirre eta Iratxe Ibarrak.

Aurtengoaren pronostikoa ere emango digute guztiek, Gorka Azkarate eta Estitxu Arozenarekin batera.

NORK (2. edizioa)

Patxi Gallego/Xabi Paya

Nork hil du Andoni Egaña? Gallego eta Payaren nobela grafikoa 2015eko Azokako salduenetariko bat izan zen. Kritika bikainak eta sekulako arrakasta. Aurten agortu ere egin eta 2 edizioa atera dugu Azokan salgai jartzeko.

Txapelketa Alternatiboak

Txapelketa Nagusiaren urtea izanik sinesgaitza suertatu badaiteke ere bertso munduan bizitza bat badago BECa edo areto dotoreetako sukarraz haratago.

Txapelketa alternatiboei erreparatu nahi izan diogu Nerea Ibarzabalen kazetaritza lan bikainarekin: Plazatik Gaztetxera, Bertsokatu (Araba), Bortzirietako Bertso Eskolako Taldekakoa (Nafarroa), Markinako urtarrileko saioa (Bizkaia), Bertsopoly (Lapurdi), Martxoan Bertsoa (Gipuzkoa).

Beira Taldearen CD berria

2017ko azaroaren 21ean aurkeztuko da ‘Braillean’ Beira taldearen hirugarren diskoa. Hamaika kanta berrik osatzen dute disko hau.

Ohi bezala, mimoz idatzitako letretan oinarritutako diskoa da. Jon Martinek idatzitako bertsoei doinua jarri die Igor Arruabarrenak eta Urtzi Olaziregi, Gari Amundarain eta Mikel Arruabarrenak erritmo biziekin defendatzen dute diskoa. Korista nagusia Irati Odriozola da, baina ez da kolaboratzaile bakarra: Moro, Aneguria, Xendarineko Ahizpak, Laineko Leire eta Kris, Iñigo Asensio…

Puntutan Agenda

2018 eta Andoni Egaña” da agendaren izena. Aste bistako agenda izango da eta astero, Andoni Egañaren ekarpen bat aurkitu ahal izango da, bai bertso ibilbidetik, bai bere bizipenetatik…

Bertsolari Liburuak

Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Jon Lopategi, Jose Luis Gorrotxategi, Xabier Amuriza… Bertsolarien biografiak eta bertsolaritzari buruzko liburuak.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn