DURANGOKO AZOKA 2017 / EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA ELKARTEAREN MATERIALA

DISKOAK

HAZIAK: 25 urtetik beherako trikitilarien sorkuntzak jaso ondoren, lehiaketan parte hartutako 10 kantu hoberenez osatutako CDa da. Eskaintza oso anitza lortu dugu bilduma honetan, pieza mota, talde edo bakarkako lan oso ezberdinez osatua.

FABOREZ BILDUMA: Pieza zaharren bilduma da: Hainbat erromeriatan plazaz plaza jotakoak baina orain arte diskoetan bildu gabeak. Trikitixa eta pandero hutsean grabatuak. Bilduma honek zazpi disko ditu.

GEURE KOLKOTIK BILDUMA: Sorkuntza berriak ditu ardatz. Trikitixa eta perkusioaren arteko uztarketa da. Ibilbide eta estilo ezberdineko trikitilariek parte hartu dute bilduma osatzen duten zazpi diskoetan.

LIBURUAK

POBREAREN PIANOA: Euskal Herrian duela 60-100 urte egindako Marcelino Larrinaga eta Florentino Guerrini soinu zaharren argazkiak biltzen dituen liburua da. 100 soinu baino gehiagoren argazkiak jaso dira bertan.

ZURIAK ETA BELTZAK JOTAKOAK: Azken mendeko trikitilari eta panderojoleen argazki zaharren liburua da. Garai bateko errealitatea hobeto ulertzen laguntzen gaituzten argazki esanguratsuak biltzen dira bertan.

BIOGRAFIA LIBURUAK: Soinuaren liburutegia bilduma hamahiru liburuk osatzen dute, azkena aurten kaleratutako Iturbide panderojoleari eskainia da. Liburu bakoitzak inon argitaratu gabeko piezak biltzen dituen CD bat dakar azalari itsatsita. Beste inongo grabazioetan aurkitzen ez diren doinuak dira.

TXANKARTA: Itziarko Txankarta soinujolearen bizitza jasotzen duen biografia liburua da. Itziarko Andutz elkarteak argitaratu zuen. Barruan bere piezak biltzen dituen CD-a darama.

 

PARTITURA LIBURUAK

-PAPERETIK SOINURA: 90ko hamarkadatik gaur egun arteko trikitixaren lagin txiki bat da liburu hau. Molde ezberdineko 12 kantu ezagunez osatua dago bakoitzari dagozkion erreferentziak erantsita.

-ARRAKASTA ARRASTAKA: 90garren hamarkadan, trikitixak bere garai gorena izan zuenean sarri entzuten ziren kantak dira partitura hauetan ageri direnak. CD-a ere badu opari.

-PIRINEOS: Okzitania, Aragoi, Katalunia eta Euskal Herriko doinu tradizionalekin osatutako partitura liburua. Ez du CD-rik.

-FABOREZ 01: Faborez 01 diskoko abestien partiturak dira. Ez du diskorik

-ELGETA PARTITURAK: Partiturak + cd-a. (Biografia liburuko CD berbera da). Azalpen batzuez gain CD-ko abestien partiturak datoz, argazkiez eta koplen hitzekin batera.

-SAKABI PARTITURAK: Partiturak + cd-a. (Biografia liburuko CD berbera da). Azalpen batzuez gain CD-ko abestien partiturak datoz, argazkiez eta koplen hitzekin batera.

-GELATXO PARTITURAK: Partiturak + cd-a. (Grabazioa Manuel Sudupek, Pedro Suduperen aitak, 20. hamarkadan egina da. Ez da biografia liburuko CD berbera). Azalpen batzuez gain diskoko abestien partiturak datoz, argazkiez eta koplen hitzekin batera.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn