HARRIET EDICIONES komiki eta eleberri grafikoen argitalpenean bereizten den argitaletxea da, bai euskaraz bai gaztelaniaz ere.

Argitaletxea nahiko berria bada ere, bere sortzailea eskarmentu handikoa da komikiaren munduan. Izan ere, iragan mendeko amaieran Euskal Komikigintzaren “Urrezko Aroa” bezala ezagututa izen zenaren partaide emankor eta eraginkorra dugu, europar komikien gailurrera iritsi zen sortzaile taldearen kideetako bat izanik. Gainera, bere obra Europako herri askotan arrakastaz argitaratua izen denez, eta jasotako aitorpena nabaria, nazioarteko komikigintzan ospea ere lortu du.

Gregorio Muro “Harriet”-ek 2015ean sortua, HARRIET EDICIONES-en helburuak honakoak dira: 80 eta 90. hamarkadetako euskal komikigintzaren obra nabarmenen berreskurapena, europar komikigintzaren lan garrantzitsuen itzulpena euskarara eta gaztelerara, gorabidean dauden gure eskualdeko talentuen sustapen irmoa, euskal komikiaren berrikuntzan lagunduko duena eta, azken urteotan hain eskasak diren gazte eta haurrei zuzenduriko lan berrien eskaintza.

Bere hastapenetatik igaro diren bi urte hauetan HARRIET EDICIONES-ek 80. hamarkadako berezko klasikoen berreskurapenak eta berriztapenak eskaintzen ditu (JON ETA MIRKA, JUSTIN HIRIART, SORGIN SEINALEA) edizio zaindu eta ikusgarrien bidez.

Halaber, franko-belgikar tradizioko komiki nabarmenenetakoak ezagutarazten dizkigu, gure hizkuntzara itzuliaz (HEGOAK ASTINDUZ, INOZOEN ERRUA, S.O.S. LUSITANIA, WOUNDED, ZULO BAT OROIMENEAN, ITZULERA).

Eta gainera, eskualdeko sortzaileen sustapenean duen ardurari esker, komiki berezi eta ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea ematen digu (TXINARA BIDAIA, INDIARA BIDAIA, AUTOBUSA BERRIRO BERA GABE ABIATU ZEN EGUNEKOA, NESKA HURA HEGAN HASI EGUNA)

HARRIET EDICIONESen nahietako bat, bederatzigarren arte honetara gero eta jarraitzaile gehiago erakartzeko asmoz, helduei zein haurrei zuzendutako komiki bilduma hoberena eraikitzen joatea da. Horretarako, tokiko lan adierazgarrienetako batzuen berreskurapena eta egun Europa mailan ekoizten diren obren bilaketa sakona egin du, irakurleei arretaz argitaratutako eta kalitate handiko lanak eskaini nahian. Gure irizpide nagusien artean originaltasuna eta istorioen indarra gailentzen baditugu ere, kalitate grafikoa eta eszenaratze zainduei arreta berezia eskaintzen dizkiegu.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn