MITOLOGIK

MITOLOGIK, euskal mitologian oinarritutako espazio berritzailea da, teknika pedagogikoak eta jokoak oinarri dituenak, escape room formatuan. Ikasketa, kultura eta aisia uztartzen dituen ekintza proposatzen du, parte hartzaileen bizkortasun intelektuala aktibatuz eta talde lana eta kooperazioa bultzatuz. Aldi berean, euskal mitologiaren munduan murgildu eta gertutik ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Escape room kontzeptua oraindik oso zabaldua ez dagoen honetan, funtsean, ondorengo logikari erantzuten dio: Denbora mugatu batean (60 minutu), parte hartzaileak froga ezberdinak gainditu beharko dituzte logika, azkartasun intelektuala, elkarlana eta sormena erabiliz. MITOLOGIK-en kasuan, euskal mitologia ardatza delarik, parte hartzaileek froga ezberdinak burutu beharko dituzte zeinetan pertsonaia eta elementu mitologikoak protagonista izango diren; besteak beste, Eguzki lorea, Tartalo, Mari, Basajaun, Lamiak, etab. Esperientzia osoan zehar, talde lana ezinbestekoa da jokoa era arrakastatsuan garatzeko. Modu horretan, ikasleek rol banaketa, elkarlana eta autogestioa bezalako konpetentziak lantzen dituztelarik.

Esperientzia hau, toki fisiko batetik kampora eramateko helburuarekin, mitologiari bizia ematen dioen liburu bat argitaratu dugu, MItologik liburu bat baino gehiago da, tradizioa eta tekonologia uztartuz handitutako errealitate (realidad aumentada) teknologia barneratzen duena. Xavier Kerexeta historialariarekin batera garatutakoa, edozein Smartphone edo Tablet bitartez, pertsonaia mitologikoak bizia hartzen ikus ditzakezu, haien pasabide eta kondaira ezberdinetan zehar. Tradizioa eta teknologia berriak uztartuz, ERREALITATE AREAGOTUAK, esperientzia berri honetaz gozatzeko atea irekitzen dizu.

Modu honetan, gazteen artean hain ezezaguna ez den, baina euskal kulturan eta usadioetan hain paper garrantzitsua duen mitologia gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du, era ludiko eta aktibo batean.

www.mitologik.eus

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn