Elkar aurten ere saskia bete-bete nobedade egongo da

Saskia bete-bete nobedade egongo da Elkar aurten ere Durangoko Azokan, alor eta bilduma guztietan, gainera. Titulu guztiak aipatu ezinean, batzuk baino ez ditugu nabarmenduko.

HELDUEN LITERATURA

  • Xabier Lete. Elurra ikusi dut. Koldo Izagirrek oiartzuarraren antologia honetako poemak kontestualizatu, elkarren artean harremanetan jarri eta epilogo gogoangarri bat ere idatzi du, Leteren alderdi eztabaidagarrienei ixkin egin gabe.
  • Goldsmith-en ikaslea, Joxean Agirre. Protagonistak Second Lifeko literatura-Ikastaro batean eman du izena, eta, irakaslearen aholkuei jarraituz, bere gaztetako pasadizo bati buruz idazten du: neska-laguna ohean bi gizonezkorekin topatu zuenekoa. Literatura, umorea eta sentsualitatea nahasten dituen cocktail aparta.
  • Tigre batekin bizi, Harkaitz Cano/Maite Gurrutxaga. Metafora indartsu batetik abiatuta, egileek helduentzako ipuin edota poema grafikoa osatu dute. Kutizi bat.
  • Mendi-joak, Aingeru Epaltza. Mendi-giroko ipuinak idatzi ditu oraingoan egileak. Baina mendi-giroa dekoratua baino ez da, giza harreman ñabar eta askotarikoak islatzeko. Ohi bezain zorrotz eta trebe agertzen zaigu Epaltza.
  • Jendeak, Daniel Landart. Idazle baxenabartarrak laborari munduan girotutako istorioak bildu ditu.
  • Ametsondo, Peru Magdalena. Mikroipuinak, pentsateko eta amets egiteko.
  • Jainkoen Zigorra, Alberto Ladron Arana. Leire Asiain inspektorearen kasu berri bat, gure thrillergile trebeenak ohi duen maisutasunez idatzia.
  • Danba, John Andueza. Luken Igartua atxilotu dute, ustez neska bat hil duelako. Berak ukatzen du, baina beste hilketa askoren berri eman dezake, aske uzten badute...

SAIAKERA, EZTABAIDA, KAZETARITZA...

  • Ez duzu abusatuko, Alberto Barandiaran/Miren Rubio/Iñigo Astiz. Pederastia Euskal Herriko elizan. Kazetaritza lan bikain bezain beharrezkoa.
  • Ekialde Hurbila, Ane Irazabal, Mikel Ayestaran eta Karlos Zurutuza, Kristina Beristainek koordinatuta. Elkarrek Berriarekin eta Jakinekin batera argitaratzen duen Aleka bildumako lan honetan, puntako kazetariek sakon aztertu dute aspaldi zornetuta dagoen zauri bat.
  • Caliban eta sorgina, Silvia Federici. Pentsamendu feministaren funtsezko testu hau orain euskaraz irakur diateke. Eskafandran plazaratu dute Elkarrek eta Jakinek.

GAZTE LITERATURA

 

  • Casting-a, Jasone Osoro. Eskularru beltzak bilduma arrakastatsuaren segida. Institutuko ikasleak ikusiko ditugu berriz ere, oraingoan telebista-saio berri baterako casting-ean.
  • Sara, Jabier Elortza. Ikastetxe batean dena ez da ikasketa, badira ere drogak, bortxaketak, abortuak… Nobela gordin bat, gazteak irakurzletuko dituena.

 

HAUR LITERATURA

 

Haur literaturari dagokionez ere, Elkarrek adin eta gustu guztietako eskaintza zabala du. Horra Katxiporretaren proiektu berria, Nork agintzen du? Borobilean, eta puntako idazle eta marrazkilarien hainbat lan. Hau guztia ahaztu gabe Tapper biki arrakastatsuen abentura berria, Tapper bikiak lehendakari, edota Karmelo Bizkarra medikuak haurrei zuzenduta ondu duen Behi zo

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn