GOZATEGI ZUZENEAN 25 URTE deitzen da gure azkeneko proiektua. Bertan CD-DVD formatoan kaleratu dugu Iruñan, Donostian eta Bilbon emandako kontzetuen soinu eta irudi. Urte guzti hauetan egindako lagunetako batzuk izan ditugu gurekin oholtza gainean;  Jon Maia, Garikoitz Mendizabal, Xabi Solano, Andrea Bidart, Mikel Markez, Iker Galartza, Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta aspaldiko partez gurekin Ainhoa Gozategi ere egon da.  Bizipen zoragarria hau zabaldu eta kaleratzeko beharrean sentitu gara.

ZERGATIK?  

Ilusioa dalako, zibilizazio, herri eta kultura guztien eboluzioaren

ardatz. Ilusio hori indartsu eta iraunkor izateko, elkartasuna

izan da bere elikagai. Gure ibilbidean bizi izandako

bizipenek ziurtatzen digute hori horrela dela.

Munduko kultura iraunkorrenek kontzientzia handiz

zaintzen dute ideia hau eta gurea da horietariko bat. Plazan,

ondoan nor dugun kontutan hartu gabe, jan eta edanez,

abestuz, dantzatuz, barre nahiz negar eginez, jendarteko

partaide sentitzen gara.

Herriz herri, auzoz auzo, musikaren emozioaz baliatuz,

plazak alaitzen saiatu gara 25 urte hauetan, gozategitarrok.

Egindakoaz harro baina egiteko daukagunaren ilusioak

ematen digu aurrera egiteko indarra.

EGUNON, HAU EGUN EDERRA…, KALANBREAK sortarazi nahi dizkizugu, BALDINTZA ETA SUBJUNTIBOA badakigulako. 

Eskerrik asko, bihotzez, ibilbide honetan bidailagun

izan eta izango zareten guztioi.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn