Aurten, batetik, iazko hiru liburu berdinak jarriko ditugu salgai ("Txakur gorria", "Hizteria" eta "Atea irekiko ez lidaketen pertsonen etxean leihotik sartu nintzenekoa").
 
Bestetik, gure sormen taldeko bi ilustratzaileek egindako laminak eta postalak ere izango ditugu.
 
Gainera, bi izango dira gure aurtengo nobedadeak:
1. "Xixili. Burutik jota zegoela esaten zioten emakume baten histeria/historia". Bilboko kafe antzokirako emanaldi literario bat sortu genuen (gerora Ondarruko literatur amuak-en ere egin dugu) eta emanaldi horretarako testuetan oinarrituz ilustratu eta garatutako liburuxka da.
2."Plastikozko loreak" izenekoa gure inguruko 20 pertsona ezberdinen testuz osatutako kontakizun kolektiboa da. Idazle bakoitzaren azken esaldia hurrengoaren lehen esaldia izan da, nahitaez eta, gainera, baldintza horretaz gain, idazle bakoitzak testuan zehar sartu beharreko bi hitz ere zehaztu dizkio hurrengoari. Horrela, formatu ezberdinetako testuekin (poesia, narrazio, ipuin...) kate moduko bat osatu dugu.
Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn