Governors (Z.E.R.O.)

Governors taldearen Z.E.R.O. rock lodi eta boteretsua da, soinua melodien kolpeak atontzen dute, soinua kolpeka dator ametsetatik egunerokotasunera. Governors taldeak seigarren diskoan berriro ausardia erakusten du abestiz abesti. Indarrak hunkitzeraino garamatza.

En Tol Sarmiento ETS (Ametsetan)

ETS taldearen 5. diskoa "Ametsetan" da. Liburu euskarriak hiru atal bereizgarri diru. Gasteizko jaietan zuzenekoa grabatu zen eta hortik datoz zuzenekoaren CDa eta DVDa. Bestalde, 60 minutuko dokumental batek taldearen ibilbidea modu duinean islatu du. Festaren muina.

Ze Esatek! (Ibilita ikasten da erortzen)

Ze Esatek! taldeak bosgarren diskoaren izenburua "Ibilita ikasten da erortzen" propio lapurtu-eskatu diote Sustrai Colinari. Alaitasuna galdu gabe, rockaren berme asko ditu bere hanken magalean, buruan rock esparruko estilo anitzetara igo da: punka, rock, punk melodikoa, rock melodikoa, hard-corea, hard-core melodikoa, pop-punk, pop punk melodikoa. Ze Esatek! taldearen diskorik egur-emaileena.

EtsaiakEroak (Lur errebeldean)

EtsaiakEroak taldea batzearen ideia Etsaiak taldearen bukaerarekin batera etorri zen, Auo kantariak segitu nahi zuen Lekeitioko taldearen lekuko espiritualarekin. Lehen diskoa 2016an argitaratu zen (Naufragoak), bigarren atala (Lur errebeldean) bitxia bezain oldarkorra da. Soinu erakargarria hard-corea gailurrera eramateko.

Itziarren Semeak (EH Republic)

Itziarren Semeak (Mungia, 2006) taldearen bosgarren diskoak "EH Republic" du izenburua eta ezkerrera lerrokatutako ska musikaren osagai eta ezaugarriak ditu: erritmo alai eta dantzagarriak letra politikoekin nahastuta baina beti bizitzaren pozarekin bustita. Tutelajerik gabeko diskoa da eta ska-rock doinuen espontaneotasunak pasotismoaren kutsu sinbolikoekin ez du ezer jakin nahi.

Iñaki Palacios (Lurra, Ardoa, Dantza)

Iñaki Palacios musikagilearen lehen diskoa da “Lurra, Ardoa, Dantza”, txistuaren kontzeptu berritzailea eta garaikidea bilatu du eta munduko musiken ataleko disko bezala definitu daiteke. Hainbat musika tresnekin nahastu du txistua Arabar Errioxaren nortasuna azalarazteko.

Txapelpunk (Betty Rockanroll)

Txapelpunk taldearen zortzigarren diskoak izena eta deiturak ditu, "Betty Rockanroll". Beti punk eta beti punk-rock. Melodiak alde guztietan. Leloak gainezka. Kantu gogoraerrazak egiten ditu Txapelpunk taldeak.

Zazkel (Ez entzun)

Zazkel taldearen bigarren diskoak "Ez entzun" du izenburua. Zazkel taldeak musikaren kontakizun askotarikoa du, berdin nahastuko du funkya poparekin, raparekin, rockarekin, diskoarekin, post-punkarekin, reggaerekin, soularekin zein elektronikaren sastadekin.

Hara! (Adikzioak, minak eta desirak)

Hara! taldearen lehen diskoak (Adikzioak, minak eta desirak) indarra melodiarekin uztartzen ditu. Rock trinkoaren ezaugarria. Rock itxura sakona, askotan zikina, gogorra eta latza. Hara! rockaren itsaso zakarrean jaiotako taldea da, batzuetan hard, besteetan core, grunje eta punk zertzeladak, bortitz eta gehienetan melodiaz lepo.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn