Badihardugu-Ahotsak.eus stand-a euskararekin lotutako liburuen erakusleihoa da. Aurtengo gure nobedadeak Jira Bueltan: Betiko 50 kanta eta jolas liburuxka-DVDa eta Getaiko euskera liburua dira. Badihardugu euskara elkartearen argitalpenez gainera, Euskal Herriko beste hainbat tokitan egindako lanak eramaten ditugu urtero azokara, lan linguistikoak batez ere; hango eta hemengo udalek kaleratutakoak. Horregatik, gure estand-a euskalkien erreferente bihurtu da Durangoko azokan. Hori bai, beste alor batzuetako liburuak ere aurkituko dituzu: historia, antropologia… Aurten ere guztira 80 izenburu baino gehiago izango ditugu salgai. Urtetik urtera stand aberatsagoa osatzea da gure helburua, Euskal Herriko txoko guztietakoak, euskararen aberastasuna ezagutarazteko.

Jira Bueltan: Betiko 50 kanta eta jolas liburuxka-DVDa abenduaren 8an aurkeztuko dugu, azokako Saguganbara aretoan. 0-12 urte bitarteko umeentzat dira aproposak liburuko kanta eta jolasak. Eider Eibar marrazkilaria ere bertan izango da, marrazkiak egiten, liburuko irudi ederrak berak egin baititu. 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn