ESKUREk hainbat nobedade ekarriko ditu aurtengo Durangoko Azokara. Produktu nagusia 2018ko agenda da.

Agendak euskaraz

‘2018ko agenda’ deituriko produktu barria aurkeztuko digu Eskurek Durangoko Azoka honetan. Bere berritasuna azalena datza. Telazkoa da hain zuzen ere. Telazko azala izateak, modernotasun kutsua eskaintzen dio produktuari, agenda klasikoek transmititzen duten dotoretasuna galdu gabe.

Betiko enkuadernaziotik aparte, espiraldun agendak ere ekoizten ditu Eskurek. Tamaina guztietan. Mahai gainean edukitzekoak baita poltsikoan eramatekoak ere.

Barruko orrietan, denek, EHko jai egunak markatuta dituzte. Baita ordu aldaketak, urtaroak, urteko plangintza etab. Eredu guztiak eguna orriko edo astean bistan dituzte.

Bezero guztientzako egokitutako diseinuak eskaitzen ditugu. Kolore bizi- bizienetatik hasita, telarekin eginiko agenda dotoreenetara arte. Eskaintza zabala dakar Eskurek. Danatara zazpi azal mota ezberdin.

Mahai takoa da beste produktuetariko bat. Eskureko klasikoetariko bat hain zuzen ere. Atsotitzak, hitz familiak etab. dituena.

Euskarazko inprimakiak

Euskarazko inprimakietan aukera zabala eskainiko du Eskurek. Ordainagiriak, faktura orriak, entrega-agiriak, loteriak eta abisu orriak dira aurkitu ahal diren beste produktu izar batzuk. Era berean, Akta Liburuak eta Kutxa Liburuak ere, salgai egongo dira.

Gabon postalak

Euskal ikonografian oinarritutako postalak ere aurkituko dira Eskuren. 100 eredu ezberdin baino gehiago. Gabon postalak, gurasoei zoriontzeko postalak, lagunei zoriontzeko... Etxeko txikienentzako, ordea, Olentzero eta Mari Domingiri idazteko gutuna izango da standean.

Kuaderno, karpeta, irakasle agendak, ikasle agendak eta hainbat produktu gehiago izango dira abenduaren 6tik 10era Eskure Euskal Papergintzako gunean.

EHan inprimatua eta diseinatua

Eskure Euskal Papergintza Kooperatiba Elkarte Txikia, produktu guztien diseinuaren eta ekoizpenaren arduraduna da. Eskureko produktu guztiak EHan diseinatuak eta ekoiztuak dira. Horregatik, esan genezake, eredu ekonomiko justuagoa eta ekologikoa dituela oinarri.

Eskurek eskaintzen dituen produktuen ezaugarririk adierazgarriena kalitatea da.

Eskuren produktuak berme guztiak eskaintzen ditu eta prezioa ahalik eta gehien estutzen saiatzen da. ESKURE Euskal Papergintzako produktuak erosita, guztion artean bertoko-ekonomia mantentzen lagunduko dugu.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn