Dobera Hernaniko Euskara Elkartea da. 1993an sortu zen. Doberaren helburu nagusia euskararen erabilera soziala indartzean datza. Euskararen ezagutza eta erabilera areagotu nahi dugu eta azken finean hizkuntzaren egoera normalizatzea.

Aipatutako helburuak lortzeko asmoz hainbat egitasmo eta ekintza burutzen ditugu, eta horien artean Ipuin Faktoria eta Burbunak eta etsayak daude:

Ipuin Faktoria 2015 urtean sortu genuen, eta ordutik 4 ipuin argitaratu ditugu: Zozomikoteak, Chertat eta lehoia (Saharako ipuina), Mozoloaren bidea (Armeniako ipuina), Oilar txikia. Ipuin hauek beste norbanakoekin edo elkarteekin batera sortzen ditugu eta Jexux Eizagirre egileak bereak egin eta idazten ditu.

* Abenduaren 9an, arratsaldeko 18:00etan, Jexux Eizagirre egileak, argitaratu dugun azkeneko ipuinaren (Oilar txikia) kontaketa egingo du Durangoko Azokako Saguganbara gunean.

Burbunak eta etsayak, Urumea bailarako natura eta ahozko ondarea biltzen dituen proiektua da. Hori zabaltzeko asmoz, 2015 urtean DVD-a argitaratu genuen Arantzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean.

Bestalde, beste hainbat produktu ere argitaratu ditugu, eta hauek ere salgai egongo dira azokan: Erritmoa, kazetaritzaren batuta eta Aldaba Joka liburuak.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn