Urtero bezala, aurten ere standa konpartituko dute Euskal Herriko Bilgune Feministak, Topatu Euskal Herriko komunikazio proiektuak eta Emaginek. Feminismoa eta gazte komunikazioa sustatzeko asmoz, hainbat eskaintza izango ditugu gurean: urtero bezala, agenda eta egutegi feminista, Arrakala, Gure Kabuz ala Hil eta Tximeletak dokumentalak eta Laura esaten zioten, Aldez Erantzita Nabil eta Gure Genealogia feministak liburuak, besteak beste.
 
Aurtengoan, berriz, bi liburu berri izango dituzue gure stand-ean: gazte mugimenduen 2016-2017 ikasturteko borroken eta alternatiben bilduma izango den Gazte Mugimenduen Urtekaria eta Euskal Herriko Bilgune Feministaren 15.urteurreneko liburua: EH Bilgune Feministak 15 urte, ibilbideak, ereindakoak eta erronkak.
Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn