ARGIAren standeko aurtengo eskaintza:

“Landareak Lantzen 2018” gida-liburua

Era erraz eta ulergarri batean eskainita landareak nola baliatzen hasi eta ikasteko gida izango da. Bertan arlo desberdinak landuko ditugu: Baratzea, lorategia, fruitu arbolak eta basoa. Aldi berean alor bakoitzean zein bide jorratu behar diren era xume eta "pedagogiko" batean azalduko dugu: Hazia eta hazitegia, mintegia, landaketa, txertaketa, inausketa, uzta etab. Gida liburu honen gakoa edo ardatza, urtean zeharreko lanak sasoi eta aste bakoitzera lotuak ematea izango da. Urtea asteetan banatuko da eta aste bakoitzean zer lan egin behar den  eskainiko da.

2018ko Ilargiaren Egutegia

Aurten ere ILARGIAREN EGUTEGI sonatua argitaratzera doa.

Nekazaritza ekologikoa eta ahalik eta naturalena sustatzeko tresna paregabea.

  • Pello Zabalak aukeratutako esaera bat hilero
  • Jakoba Errekondoren eskutik hileroko lanak: baratzean, fruitu arboletan, jardinean eta basoan
  • Ilgora eta ilbehera faseak
  • Ilargi betea eta berria
  • Egutegi biodinamikoa, eguneroko fasea.
  • Nekazaritza ekologikoaren inguruko osagaiak

2018ko ARGIAren Egutegia

Egutegi takoa. Zenbaki bakoitzaren atzealdean jarri ohi dugun asmakizun, kontakizun, aipu eta bitxikeriaren edukiari aniztasuna eman nahi izan diogu. Batzuk umoretik, beste batzuk jolasetik, serioagoak hurrengoak, baina baratzea, feminismoa, hizkuntza gutxituak, hezkuntza edo kirola bezalako gaiak aurkituko dituzu. Besteak beste, sare sozialetan arrantzatutako ipuin-laburrak, Euskal Herriaren historiako hainbat pegatina…

ARGIAren komunitateko kide izatea

INDARTU DEZAGUN INDARTZEN GAITUENA. ARGIA iritsi dadin Euskal Herrian gertatzen diren gai gehiagori jarraipena egitera eta jende gehiagori ahotsa ematera, proiektua gehiago indartu nahi dugun jendea bagara. Jendearen babes ekonomikoa handitzeko, gure gurea den harpidetza eredua egokitu dugu eraikitzen ari garen mundura, gure betiko logika eta balioei eutsiz.

  • KAZETARITZA INDEPENDENTEA

Ez dugu atzean banketxe, alderdi edo multinazionalik

  • HERRI MUGIMENDUAK

Bitarteko komunikatiboak behar ditu

  • EUSKARA

Hizkuntza garatzen laguntzeko tresna gara

  • BERDINTASUN ERREALA

Gizartearen erdiari dagokion lekua ematen diogu

  • BIZITZA BALIOTSUA

Dirua beharrean, jarri bizitza erdigunean

  • EUSKAL HERRIA

Herrigintzan ari gara lurraldetasuna informatiboki landuz

  • EKONOMIA SOZIALA

Langileok gara enpresaren jabeak

  • ARGIA JENDEA

ARGIA proiektuari eusten dion komunitatea gara

 

Zuloan. Bidaia bat AHT eta lan-eslotazioan barrena
Abiadura Handiko Treneko obretan barrena ibili da Urko Apaolaza ARGIAko kazetaria, ELA sindikatuarekin batera. Hesi laranja gurutzatu eta hor ondoan daukagun lan-esplotazioaren azpimundu batekin egin du topo: ordua 6 euro kobratzen duten beharginak, gaueko bidaia arriskutsuak, Gizarte Segurantzari iruzurra... Lehen eskuko dokumentazio eta testigantzen bidez, liburu honek erakusten du ‘Euskal Y’ deiturikoan teoriak eta errealitateak askotan ez dutela bat egiten.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn