Denonartean kalitateko argitaletxe gisara sendotuz doa euskarazko edizioaren paisaian. Irakurleak sortzea da gure helburu nagusia. Horretarako, gure apustua euskal idazle eta irudigile berriak, egile ospetsuen material berrien bilaketa eta nazioartean itzala duten idazle eta pentsalarien lanen itzulpena argitartzea da. Aurten gure argitaletxeko lau liburu aukeratuak izan dira, Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan. Bi urtean behin ospe handia duen haur eta gazte liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa hau Eslovakiako Errepublikako Kultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako Batzordeak eta BIBIANAk (Haurrentzako Artearen Nazioarteko Etxeak) antolatzen dute.

2017an erronka berriak izango ditugu, non euskal kulturaren presentzia handiagoa izango da tradizio eta mordernitatearen nahasketa lantzen, esate baterako, Begoña Durrutyk, Bereterretxen khantoriaren adaptazioa nobela grafikoa. Juan Kruz Igerabidek eta Elena Odriozolak Euskal herrietako ipuinak liburuan Arratibelen eta Satrustegiren Ipui miresgarrien adapatzioa egingo dute. Yolanda Arrietak Bizenta Moguelen biografiaren albun ilustratua egingo du gure idazlearen historia umeek irakurri ahal izateko.

Honetaz gain, aurten katalogo zabalagoa sortu dugu. Kartoizko liburuak: Nondik Nator? (Eneko Etxegarai eta Eduardo Rodriguez, Jull saria 2013, 2014 eta 2015); lehen irakurlentzako liburuak: Abezedario titirijario (Juan Kruz Igerabide eta Elena Laura); letra larrizko libruak: Zortzi kolore (Lorena Martínez); album ilustratuak: Txori horia (Olga de Dios), Munstro arrosa (Olga de Dios), Apila Primera Impresión 2013 Saria, Aurelio Blanco 2012-2013 Saria, Golden Pinwheel Saria, 2013ko Shanghaiko Haur eta Gazte Literatura Azokan nazioarteko album ilustratu onenaren kategorian); haurrentzako nobela grafikoa: Kemena (Garazi Albizua); gaztentzako poesia: Yayha Hassan (Yahya Hassan) eta Gazte-heldu literatura: Sarerik gabe (Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialde).

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn