« Volver a la noticias

Liburu digitalen aroa oraina da

07-12-2009  ¦  Gerediaga

Elkartegian liburugintzaren moldaerez mintzatu dira Jorge Jimenez, Andoni Sagarna eta Enric Faura. Liburugintzaren tradizioa itxuraldaturik dator.

Liburu digitalen aroa oraina da

Joan Mari Torrealdai gabe hasi da elkartegiko egitaraua gaurko egunez. Egunkariaren epaiketarako aste beteren faltan, ezin izan da bertan egon. Hala ere, Andoni Sagarnak laburbildu du bere esposaketa eta, “egun, funtzio ezberdin ugari batera dituzten tresnek izaten duten arrakasta” aipatu du, besteak beste, digitalizazioaren inguruko hausnarketan. Sakeleko telefonoek dituzten aplikazioak aukera asko izaten dituzte txertaturik, eta erabiltzaile asko horren bila joaten dira.

Erantzun argirik gabe eta merkatuan eztabaidagai diren galdera ugari jarri dituzte mahai gainean: prezio eta kostuen arteko orekak, pirateria, egileen eskubideak, promozio eta marketinerako gailendu diren mosu berriak, sare birtualaren eragina gizartean eta liburugintzaren sektorean… Dena den, paperezko liburuak zen liburu digitalak beren abantailak badituztela argi utzi dute.

Galdera asko, erantzunak eskas

Euskal Editoreen Elkarteko presidentea, Jorge Gimenez izan da Joan Mari Torrealdairen tarteari txanda hartu diona. Bere hitzetan, “paperezko eta digitalezko liburugintza betirako bizikidetzan izango dira, ziurrenik”. Hala uste dute euskal editoreek. Baina aro honi behar bezala heltzeko, hiru alorretan arreta jarri behar dela aipatu du Jorge Jimenezek: Jabetza intelektualaren defentsa, liburuei dagokien BEZaren auzia, eta liburuaren balio kate osoaren defentsa. Laburbilduz, liburu elektronikoak mailegatu daitekeen formatua da, kontsultak egiteko balio duena, zatika saldu daiteena; eta era berean, “erabilera modu gehiago sortuko dira eta erabilera modu gehiago kudeatu beharko dira”.

Unean unekoa, arina eta argia

Belaunaldi berriek azkartasuna, interaktibitatea, zehaztasuna eta momentuko informazio beharrak asetzeko asmoz doazela gogoratu du Andoni Sagarnak. Eta bizimodu berrien moldeak aldatzen doazen heinean, liburugintzak ere, forma berriak bereganatzeko apustuari heldu behar diola irizten diote mahaian eseri diren hiru adituek.

Enric Faura liburugintza katalanak azken hilabeetan abiatu duen esperientzia piloto batez aritu da bere interbentzioan. “Edi.cat” proiektua martxan jarri zuten hiru editorial txikiren artean. Liburu digitalen merkatuan murgildurik, liburugintzaren merkatua hobetzea dute erronka nagusi. Berrikuntzaz, errealitate berrira egokitu eta e-booka salgai jartzeko dendak sortzeko apustua egin dute.