« Volver a la noticias

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 44. edizioaren aurkezpena

18-11-2009  ¦  Gerediaga

Gerediaga elkarteko antolatzaileak eta Eroski, Bilbao Bizkaia Kutxa, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia y Durangoko udala babesleen eskutik, aurtengo egitaraua eta gonbidatuak ezagutzera eman dira.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 44. edizioaren aurkezpena

Aurten, Durangoko Azoka, abenduaren 4tik 8ra ospatuko da.

Katalan kultura; 44. edizioan gonbidatua

Katalanez egindako kultura izango da 44. edizioko gonbidatu nagusia. Institut Ramon Llull-ekin elkarlanean, Gerediaga elkarteak azoka egunetan ekintza kultural ezberdinak martxan jarriko ditu: kontzertuak, antzerki emanaldiak, erakusketak, hitzaldiak eta poesia irakurketak, besteak beste.

Josep Bargalló, Ramon Llull Institutuko zuzendaria, Durangoko Azokaren aurkezpen ofizialean egongo da, asteazkenean.

Elkartegiko prentsaurreko ekitaldia bukatu eta jarraian, Bartzelonako Universitat Autonomako Colla Castellera Ganàpies-eko partaideak castells edo giza gaztelua osatu dute, olmako tximiniaren ondoan.