Iparraldeko uztarekin batera Kataluniako literatura eta antzerkia, eta Argentinako musika izango dira Azokako azken egunean
07-12-2008 ¦ Lekukom
Iparraldea izango da gaur Azokaren jirabiran protagonista nagusienetako bat. Euskal Kultur Erakundearen babesean, zortzi diskoetxek eta argitaletxek euren lana erakusteko eguna izango dute. Aukeratutako lekua Plateruena Kafe Antzokia izango da.
Iparraldetik datozela iragarriz eskuorri berezia argitaratu dute Euskal Kultur Erakundeak eta Gerediaga Elkarteak. Diskoetxe eta argitaletxeen informazio zehatzaz gain, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez egun osoko egitaraua eskuratu daiteke.
Eguneko beste hiru hitzordu garrantzitsu Katalunia eta Argentina herrialdeekin lotuta datoz. “Hizkuntza txikiak, literatura handiak” izenburuarekin, Quim Monzo eta Berardo Atxaga idazleek parte hartuko dute Durangoko Azokan eta Josep Bargallo Ramon Llull institutuko zuzendariak gidatuko du.
Arratsaldean, berriz, La Baldufa antzerki taldearen “Baserriko saltsa” lana ikusteko izango da. San Agustin Kultur Gunean, 2004. urtean Lleidako antzerki jaialdian antzezlanaren arlo didaktikoari saria eman zioten. La Baldufa talde kataluniarra bada ere, euskaraz antzezten dituzten euren lanetako batzuk.
Eta Azokako egitarauarekin amaitzeko, Argentinatik Grupo Maral izango da. Euskal Herritik Argentinara joandako euskaldunen oinordekoak dira taldeko kide batzuk. Argentinako doinuak ezezik, betiko euskal kanten bertsioak ere sarritan jo dituzte. Euskal Herrira egin duten euren lehen bidaiaren azken geltokia izango dute Durangoko Azoka

