« Volver a la noticias

Anjel Lertxundirekin batera ipuina idatz ezazu

07-12-2008  ¦  Lekukom

Esporak sarean ekimena martxan da jada. Imanoltxuk eta Enekok egin dute aurkezpena, aita Imanolek lagunduta, Durangoko Azokan. Anjel Lertxundik idatzitako ipuinari jarraipena egiteko gonbita luzatu digute Garoakoek, aita-testuari seme-testuak erantsiz. Ekimen berri eta ausarta; interesgarria eta parte-hartzailea. Internet sareak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu eta sortu euskaraz.

Anjel Lertxundirekin batera ipuina idatz ezazu

Garoa liburu dendak 35 urte bete dituenean, Imanoltxu eta Jon semeek gurasoen bideari jarraitu nahi diote "euren erara, gauza berriak eginez". Hala azaldu dute Durangoko Azokan egin dute aurkezpenean. Horretarako Esporak sarean ekimena sortu dute. Anjel Lertxundik sortutako ipuin labur bat abiapuntu hasita, irakurleak idazle bihurtu nahi dituzte, bakoitzak hobekien ikusten duen eran ipuinari jarraipena emanez. Sortu duten sareak gainea, jarraipena gustuko ez duenak, jarraipen propioa sortzeko aukera izango du. Era horretan, sareak piramide itxura har dezan. "Bariableak nahi beste izango dira eta koherentzia ez galtzeko adar mordoa izango duen zuhaitz forma hartu du ipuinak".

Zabaldu esporak nahi beste eta parte hartu, sortzaile izan, euskal literaturan.

Ekimenean sartzeko, hemen