Azokako kartela aurkeztu dute
30-09-2008 ¦ Lekukom
Azokako kartel lehiaketaren irabazlea Aritz Zabala gasteiztarra izan da. Epaimahaiak 22 lanean artean aukeratu du.
Guztira, 22 kartel aurkeztu dira bigarrenez Gerediaga Elkarteak Durangoko Azokako kartela aukeratzeko antolatu duen lehiaketara. Aritz Zabala 25 urteko gasteiztarrak aurkeztu duen lana aukeratu du epaimahaiak. 1300 euroko saria eskuratuko du.
Aritz Zabalak publizitate-grafikoaz gain, argitalpenen diseinu eta ekoizpena ikasketak egin ditu. "Estatu eta Autonomi Erkidegoetako Eskola Kontseiluen XVIII Topaketa" iragartzeko logotipo eta kartel irabazlea ere bada.
Aurkeztu duen kartelean, "betaurrekoak irakurtzeko, aurikularrak entzuteko, txapela azokak kultura eta euskararekin duen harremana adierazteko" ikusi ditzakegu egilearen esanetan.
Epaimahaiak 22 lanean artean aukeratu du Aritz Zabalaren kartela, “bisualki duen inpaktua, daukan mezu zuzena eta sinpletasun plastikoa" aintzat hartuta. Epaimahaiko kide Armando Bayer, Bost Talde Grafikoko diseinatzaile grafikoa, Rodrigo Sainz diseinatzaile grafikoa, Txelu Angoitia argazkilaria, Jon Irazabal Durangoko Azokako zuzendaria eta Izaskun Ellakuriaga Azokako komunikazio arduraduna izan dira.

