Durangoko Azokako kartel lehiaketa
03-04-2008 ¦ Gerediaga
Datorren ekainaren 27ra arte zabalik dago Durangoko azokako kartel lehiaketa. Abenduan izango den 43. azokako kartela aukeratuko da.
Ireki da aurtengo azokako edizioko kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketa.
Lanak 2008. urteko ekainaren 27rako (barne) aurkeztu behar dira Gerediaga Elkartean: Astola auzoa, 26, 48220 Abadiño.
Saria 1.300 eurokoa izango da.
Kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana). Lanak behar bezala paketatuak aurkeztu behar dira, euskarri zurrun baten gainean muntatuak, epaimahaiak baloratzeko eta, halakorik behar izanez gero, erakusgai jartzeko.
(Argazkian, 2007ko lehiaketako irabazleak)

