Olentzerorekin agur esan dio 42. Azokak
09-12-2007 ¦ Gerediaga
Agindutako moduan 42. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka ixteko ordu erdi falta zela agertu da Olentzero. Han izandako guztientzako goxokiak ekarri eta banatu ditu eta Olentzerori idatzi dioten umeen artean zozketan Bilboko Antton Gandarias izan da zorteduna eta berak jasoko du Gabonetan Olentzerori eskatutakoa. Zorionak, Antton! Eskerrik asko Gerediaga elkartearen eta Durangoko Azokaren izenean Durangon izan zareten guztioi!!!

