2005eko abenduaren 6a, asteartea

Konstituzio egunez Azoka itxita dago

Gaurtik jada azokara etorri da jendea

"Itxita? Nola, baina? Umeak amandrearekin utzi ditut eta lanean jai hartu dut bereziki Azokara etortzeko!". Landakoguneko atea zaintzen dagoenak entzun behar izan du gaur goizean.

Antza denez, konstituzio egunean ere Azoka zabalik egongo zela uste zuten batzuk eta jada goizean goizetik iritsi dira Durangora. Oiartzun, Donostia, Galdakao, Basauri... Euskal Herriko hainbat herritatik etorri da jendean Durangora, Azokara asmoz. Landakogunera iritsi eta "itxita dago" entzun behar atea zaintzen dabiltzanen partetik.

Bihar, abenduaren 7an irekitzen da Durangoko Azoka. Baina gaur ere, atea zaintzen daudenek, lan dezente izan dute. Asko izan dira, konstituzio egunean jai hartu eta, Durangora hurbiltzea erabaki dutenak. Baina... Sorpresa! Azoka gaur ez dago zabalik.

Ateko mutilak esan didanez, neuk tximinitik atea ez baitut ikusten, "izan da senar-emazterik hemendik hasarre joan denik ere. Emazteak demanda egin ei dio gizonari, eguna asmatu ez duelako". Hamaika komeria ikusiko ditugula iragartzeko gaurko Azoka bezpera eguna!

Bidaltzailea: Tximini. 17:20 Atalak: Azoka Giroa | Permalink | Erantzunak (2) | Trackback-ak (0)

Erantzunak

Re: Konstituzio egunez Azoka itxita dago

Baten batek badaki bihar ikasle eta irakasleen egunean azokara sartzeko gonbidapenik edo behar den?

Bidaltzailea: Miren Bustinza Noiz: 2005.12.06 22:35

Re: Konstituzio egunez Azoka itxita dago

Abenduak 7, Ikasle eta Irakasleen Eguna izango da bihar Azokan. Azokak ateak goizeko 10:30etan zabalduko ditu eta itxi 20etan (egunero izango duen ordutegia hori da).

Azokara sartzeko ez da gonbidapenik ezta sarrera berezik ere behar.

Askok galdetu dute, bestetik, profesionalen eguna ia aurten izango den. Profesionalei begira hitzaldi-mahainguru berezia prestatu da abenduaren 7rako baita ere. "Liburutegiak eta jabegotza intelektuala" izenburua izango du (ikusi egitaraua)

Eta aparkalekuari dagokionez, Landako Eraskustazoka azpian dagoena argitaletxe eta diskoetxeetakoek bakarrik erabiltzeko zabalduko da. Horretarako, baimen berezia izan behar dute.

Bidaltzailea: Lekukom Noiz: 2005.12.06 22:40

Trackback-ak

Hona bidali trackback erreferentziak:

http://www.durangokoazoka.com/bloga/10/tbping

Trackback-ik ez dago.