Garraioak

Durango Bilbotik 29,4 kilometrora dago. Errepidez lotura onak ditu Euskal Autonomia Erkidegoko beste probintziekin, EAEren erdigunea dela esan genezake. Bilbao-Behobia (A8) autopistarako sarrera gertu dago Durangotik, eta N-634 errepidea, Bilbao-Eibar-Donostia errepidea ere bai. Eskualde-errepide biri esker Gasteiz eta Elorrio zein Arrasaterako bideak hartu daitezke: Gasteizerako Izurtzatik BI-623 errepidea hartuta, eta Elorrio zein Arrasatera BI-632 errepidetik.
Durango Euskal Autonomia Erkidegoaren erdigunean egoteak, garraio publiko ona izatea ekarri du. Hona hemen tren eta autobus zerbitzuak.
- Bizkaibus (902222265)
- Euskotren (902 54 32 10)
- Pesa (902101210)
- Continental auto (945 28 64 66)
