2008ko abenduaren 6a, larunbata

Sarriren ipuinak errumariar, ganar eta kolobiar gaztetxoen ahotsetan

Joseba Sarrionandiak Munduko zazoi herrialdetako ipuinak liburua aurkeztu du Durangon

Igor Elortza, Unai Iturriaga, Jose Angel Irigarai, Alina Ahtamon, Daniela Martinez eta Kofi Darko

Igor Elortza, Unai Iturriaga, Jose Angel Irigarai, Alina Ahtamon, Daniela Martinez eta Kofi Darko

Joseba Sarrionandiak ekarri ditu Azokara "Munduko zazpi herrialdetako ipuinak". Eta, Kofi Darko (Ghana), Alina Ahtamon (Errumania) eta Daniela Martinez (Kolonbia) durangarrek, berriz, ahotsa. Azokan bertan dagoen aurkezpen aretoan aurkeztu dute "Sarri"ren azkena, kulturek euren arteko beharra dutela agerian utziz.

Pamielaren eskutik kaleratu du Sarrik bere azkeneko lana: Munduko zazpi herrialdetako ipuinak. Xabier Etxanizek azaldu bezala, "Mikel Laboak egin zuen bezala, kantu tradizionalak modu modernoan abestu, Sarrionandiak hainbat herrialdetako ipuin tradizional eta mitoak hartu ditu eta era berrian kontatu ditu. Liburuak badu, ordea, bigarren balio bat: kultur arteko beharra. Gaur bertan egunkari baten esaten duen eran, euskarak aurrera egiteko behar dugu beste kulturen aportazioa".

Ondotik etorri da Durangoko Fray Juan de Zumarraga ikastetxean ari diren Kofi Darko, Alina Ahtamon eta Daniela Martinez ikasleen irakurketa; kultur artekotasuna begi bistakoa.

Eta amaitzeko, etxeko idazlearen lana oinarri hartuta, etxeko bertsolari Unai Iturriagak eta Igor Elortzak koplak abestu dituzte:

MUNDUKO ZAZPI HERRIALDETAKO IPUINAK

(Joseba Sarrionaindiaren eskutik, Durangon, 2008-12-06)

1

Zazpi ume, bihozberak

Elkartu ditu Josebak

Eta ahozko zazpi ipuini

Eman dizkie paperak

Cabo Verdera Bilbotik

Cize Larralderen ahotik

Pelho Lelore bidez diosku

Zenbat daukagun lelotik

Ekuadorgo Diego Armando

Gasteiztar baina Xibaro

Nork jakin sua ala hegalak

Diren inportanteago?

Silvia Madrildik berbetan

Onddarbiko aitatxikin bueltan

Kosta gorroto zue gizonak

Itsasoa begietan

Mohamedek Djeharenak

Kontatu dizkigu denak

Bostekoa eman eta atzamarrak

Osten dizkizunarenak

Japongo Osami ttikia

Dordoka baten bikia

Jakin du zaindu behar duela

Nork bere zeru zatia

Larraingo negu hotzena

Izan zen Marie Jeannena

Erronkarin behin Haize Hegoa

Zakuan sartu zutena

Margaren da Inuita

Egiozue bisita

Gauza Galduen Herrialdera

Bidea berak daki-ta

Zazpi umeon kontuak

Edonongo ta inunduak

Hor ditu inor nahasten baldin

Badu helduen munduak

Zazpi burudun sugea

Zazpi saskiren zumea

Josebak hauek utzi dizkigu

Orain kontatu zurea

Sarrionandiari elkarrizketa Berrian

Bidaltzailea: Desplazatua. 05:17 Atalak: Azoka Argitalpenak Ekitaldiak | Permalink | Erantzunak (2) | Trackback-ak (0)

Erantzunak

Iban del Campo eta Harkaitz Cano

Iban del Campo zinegile mondragoetarra eta Huheziko irakasleak trailer bat egin du http://es.youtube.com/watch?v=hQEyS6Doj5c sustatzeko Harkaitz Cano idazlearen azken liburua: Zinea eta Literatura. http://tinyurl.com/599qgm

Bidaltzailea: Joxe Aranzabal Noiz: 2008.12.06 13:17

Re: Sarriren ipuinak errumariar, ganar eta kolobiar gaztetxoen ahotsetan

zer gertatu da GEREDIAGA elkartearekin?ze arraio, oain durangoko azkokak politika egiteko ere balio du??liburuak ZENTSURATZEKO?? HURRENGO URTEAN EZ GERTATZEA ESPERO DET bestela kartak mahai gainean jartzeko eskatzera behartuko nauzue, modu deigarrian

Bidaltzailea: XABI Noiz: 2008.12.10 06:45

Trackback-ak

Hona bidali trackback erreferentziak:

http://www.durangokoazoka.com/bloga/72/tbping

Trackback-ik ez dago.