Joan dan astean egin eben Azokako arduradunek kartelaren aurkezpena eta, beti pasatzen dan antzera, zeresana emon dau. "Gizon ikusezina Azokan" leloa ipinita aurkeztu dau Aritz Zabala gasteiztarrak bere proposamena: txapela bat, betaurrekoak eta antiojuak.
Kartela aurkeztuta, BERRIAn Anjel Lertxundik bere zutabean kartelaren gaineko hausnarketa egin dau.
Gaur barriz, BERRIAk Arkaiz Zabalak besteak beste Anjel Lertxundik esandakoei erantzunez idatzita erantzuna argitaratu dau.
Nik biak irakurteko lotura jarten dot hemen. Eta badakizue, hemen Olmako tximini zaharretik gonbitea egiten deutsuedala zuek be gura ezkero, zeuen eritxia emon dagizuen.
"Mezua: ikusezina, nor?" - Anjel Lertxundi. Irakurri
"Durangoko Azokako kartelaz" - Aritz Zabala. Irakurri

Erantzunak
Re: Nor da "gizon ikusezina"
Aritz, ez da "feminismokeria" kontua, bai justizia sozial eta feminismo kontua (eztabaida asko sakondu daiteke baina nire ustez hau ez da gunea). Emakumeon ikusezintasunarekin jarraitzen dogun bitartean ... Euskaldun, emakume eta feminista naizen aldetik, kartel horrek ez nau ez ikustarazten ezta azokara joatera gonbidatzen ere.
Bidaltzailea: Naiara Garate Mantzizidor Noiz: 2008.10.24 15:13
Re: Nor da "gizon ikusezina"
Harrigarria ere bada honekin polimika egitea. Benetan polemika faltsua da, guztiz. "kartel horrek ez nau ez ikustarazten ezta azokara joatera gonbidatzen ere" dio Naiarak.
Ongi ba, iazko kartelean, aldiz, bizardun katalandar bat agertzen zen, Olentzerorena egiten. Ni ez Olentzero, ez katalana eta ez bizarduna ez naizenez, ez nintzen Durangora joan.
Hemendik aurrera, kartela egiterakoan, ezin da inolako pertsonarik agertu, kartelaren funtzioa Durangora joango direnen bisualizazioa omen delako, eta beti izango da kanpo geratzen dena: umea, gaztea, zaharra, heldua, ijitoa, zuria, lodia argala....
Bidaltzailea: sapi Noiz: 2008.11.07 11:44
Re: Nor da "gizon ikusezina"
Ba ni emakumea naiz eta feminista. Urteak joan eta urteak etorri feministagoa. Baina ez daukat denborarik polemika tontoetan galtzeko. Hemen ikustezina gizona da eta ez emakumea. Behar bada hori ere inobazioa da!. Bestetik "Feminismokeri" terminua ez dut aintzat hartuko, nahiz eta ez zaidan gustatu. Kartela polita da, zorionak ARITZ! Antolatzaileei, ba hurrego urtean ahal bada emakume bat jarri, eta ez dadila ikustezina izan.
Bidaltzailea: Oihane Noiz: 2008.11.08 14:13
Re: Nor da "gizon ikusezina"
Emakume bezala, euskaltzale eta Azokan partaide, adierazi nahi nuke kartel honek emakumea ikusezin egin duela bai irudian bai eta izenburuan ere. “Kasualitatez” pertsonaia literarioa gizona dela diozu, Aritz. Kasualitate gehiegi dago ordea eta beti kasualitateak gizonaren irudia du. Diseinu Grafikoan aritzen naiz ni ere bai eta badakit zein zaila den ideia bat argi eta egoki islatzea irudi baten bidez. Kartel bat egitekorakoan ideia polit batean oinarritu zaitezke baina batzuetan “politak” izanik ere ez dira baliagarriak. Gizon ikusezina bezala. Ni Durangoko Azokan izango naiz aurten ere, euskalduna eta euskaltzalea naizelako. Horrek ez du kentzen emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren alde lan egitea, eta zoritxarrez, euskaltzaleen artean ere lan handia dago egiteke oraindik.
Bidaltzailea: MAIDER ALUSTIZA LASA Noiz: 2008.11.16 22:24
Re: Nor da "gizon ikusezina"
A ze txorakeria! Kartelean emakumea ala gizona agertu beharko da beti, ala biak ez badira agertzen baztertzailea da? Ez ditzagun ezta beltzak baztertu, ezta haurrak, ezta adineko pertsonak...uste dut denak ez direla sartuko kartelean...
Bidaltzailea: eli Noiz: 2008.11.17 09:50
Ta nik Lauaxeta zela pentsatzen...
Aurrekoan, autobus batetan ikusi nuen aurtengo Durangoko azokako kartela nere begien aurrean pasatzen... ta begirada azkar batez, zer ikusi nuen? Txapeldun bat buruan tiroa duela... " A ze fuertea!" pentsatu nuen, memoria historikoaren erreibindikazioa, Lauaxeta eta abar etorri zitzaizkidan burura... Zer eingo diou! bakoitzak, buruan dituen gauzen arabera ikusi eta hausnartzen ditu aurrean jartzen zaizkion irudiak...
Bidaltzailea: Oihana Noiz: 2008.11.20 16:24
Erantzunaren erantzunari erantzunez
Emakumeon ikusezintasuna hor dagoela ukatu gabe jar ditzagun gauzak bere lekuan! Pil-pilean dagoen beste eztabaida bat Gabonetan jokatzeko den (edo zen) futbol selekzioaren izena da. Nik badut proposamena:
EUSKAL HERRIKO GIZONEN FUTBOL SELEKZIO IKUSTEZINA.
Zer deritzozue?
Bidaltzailea: Maritxu Egizabal Noiz: 2008.11.23 23:18
Re: Nor da "gizon ikusezina"
Ikusi dut azokarako iragarkia. Blaust!irudia omen aurtengo gai. Kartelarena polemika irrazionala, tontakeria omen. Iragarkia polemika aintzin egina ote? ala gerora? Kritikak osasungarri dira. Ikusi dut gizona, emakumea, gaztea, eta zaharra iragarkian. Irensten jakin behar. Onartzen. Hain konplikatua al da?
Bidaltzailea: Jon Agirre Noiz: 2008.11.30 17:38
Re: Nor da "gizon ikusezina"
ni gutxienez, nazkatuta nago gizon eta emakume bereizketa horrekin, hori baino gehiago bagara. Kartela diseinatu duenak argi ta garbi gizon bat zeukan buruan, eta orokorrean edozer gauza kartelak, kanpainak... pentsatzerakoan gizona daukate buruan eredu unibertsala izango balitz bezala. Orain dela 2500 urte Protagorasek esan zuen "Gizona da denaren neurria" eta beste egunean, XXI. mendean,irratian entzuten nuen "gizonaren historiari" buruzko liburu baten iragarkia... ...lastima bat da eredu hain sexistak oraindik hain sartuta egotea... benetan hain zaila da irudi androgino bat erabiltzea? ezin dituzue beste motatako pertsonak irudikatu...ba ze pobrea gure euskal kultura maitea... hala ere, ez zait egokia iruditzen zuen kontra denek egitea, orokorrean leku guztietan egiten dutelako, instituzio publiko askok jarraitzen dute irudi sexistak (Durangoko kartela baina mila bider sexistagoak)karteletan eta kanpainetan erabiltzen eta ez da horrelako polemikarik sortzen..
animo asko zuen lanarekin eta hurrengo baterako ea lortzen duzuen kartel bat non sexua edo genero ez den bereizten... besarkada 1
Bidaltzailea: Itu Noiz: 2008.12.01 14:45
Re: Nor da "gizon ikusezina"
txan magoa
Bidaltzailea: ebfegwsdgsr Noiz: 2008.12.01 15:02
Re: Nor da "gizon ikusezina"
ezin dot sinistu holako tontakerietan ibiltzia! nire ustez holako kartel baten matxismoaren aztarnak ikustea oso serio da.2006ko kartelan emakume bat agertzen zan eta inok ez zan kexatu! emakumie naiz eta egia esanda, holako jarrerak lotsatu egiten naute.
Bidaltzailea: Sb Noiz: 2008.12.05 10:34