2007ko abenduaren 5a, asteazkena

Euskaldunok umoretsuak ei gara, baina barre algara gutxi inaugurazioan

Andoni Agirregomezkortak "Umorea gauza serioa dela" esan duelako ote?

Nerea Mujikak Andoni "Aitor" dietu dion unea

Nerea Mujikak Andoni "Aitor" dietu dion unea

Gaur izan dut Azokan lehenengo eguna; iaz moduan aurten ere komunikazioan aritzen den Izaskuni "laguntzen" etorri naiz Landakora. Lehenengo beharra, irekiera hitzaldia jarraitzea. Hauxe nire kronikatxoa.

Vaya semanita telebista saioko gidoilariak faltan bota ditut ba nik Durangoko Azokaren irekiera ekitaldian. Telebista saioko gidari Andoni Agirregomezkortari egokitu zaio irekiera hitzaldia egitea eta "Umorea gauza serioa" dela esan eta esan aritu denez, Elkartegiko aretora bildu direnek espero baino barre algara gutxiago bota dituzte gaur arratsean. Egia esan, eta horrelako ekitaldietan gertatzen ohi den bezala, ofizialtasunak itzala egin dio umorezaleari. Autoritateek hartu dute berba lehenengo, Gerediaga presidente Nerea Mujikak horrela aginduta eta, bai, bakoitzak bere diskursotsoa egin duen arren, umorea... gutxi-edo, aukeran.

Gotzon Loberak hartu du hitza lehenengo. Durangoko Azokaren bultzatzaileetakoa izan zen Jesus Atxa izan du gogoan lehenengo berbetan. O"rain dela gutxi utzi gaitu Atxak, baina hark ere egin zuen lanari zor dio Durangoko Azokak 42.era heldu izana. 42 urte ez baitira laferrik pasetan" esan du Loberak. "Euskadiko uriburu da Durango abenduoro eta euskal kulturaren uriburu bihurtzen da Durangaldeko Merindadea sasoi honetan; hori posible egiten duzuen guztioi eskerrak" esan du Loberak eta amaitzeko "erosteko deia" egin digu bertaratu garen guztioi "eta ia iaz baino gehiago erosten dugun".

Durangoko alkate Juan Jose Ziarrustak "42 urte asko diren arren, azokak aurrera dirau" esan du eta "azoka txikia zena 65ean, azoka handia bihurtu da orain". Gero, sinbologia aitzakia hartuta "Georgiak eta Euskal Herriak duten aspaldiko lotura aipagarria da oso. Ibarretxe lehendakaria ere han doktoratu zen; Olentzero, aurtengo kartelaren irudi, euskararen jantzia aldean duela etorriko ote zaigu? Eta amaitzeko, euskaldunon umorea gogoan, nik neuk sukaldean sortutakoa dela aitortu behar du. Nirea behintzat amonaren magalean sortu zen Apolito aitonari esker... Geroago etorri dira irrati eta telebistako umoreak".

Miren Azkarate Kultura sailburuari tokatu zaio agintarien berbaldiei amaiera ematea. Azkeneko egunotan euskararen inguruan sortutako hainbat ekimenen 25. urteurrena ospatu berri dela gogoratu du, baina aitortu "42 urte iraun izana, bada zerbait. Eta 65era garamatza gainera, ordukoak beste sasoi batzuk ziren". Sailburuak, praktikotasunari begiratu dio, eta Loberak bezala "erostea opa diogu bisitari" esan du "jendeak gastau dezala eta jendeak liburuak irakurri ditzala".

Aurten Georgia denez herrialde eta literatura gonbidatua Durangoko Azokan, Azkaratek "azokaren heldutasunaz" aritu da; "bere buruari eutsi ez ezik, beste batzuei eskua luzatzea da etorkizuneko erronka eta Durangoko Azoka hasi egin du bide hori".

Bisitari ilustreak

Baziren, publikoaren artean, euskalgintzaren, Durangoko herriaren eta beste hainbat arloren aurpegi ezagun batzuk. Han ziren, besteak beste, Erramun Osa, Jose Luis Lizundia, Josu Murgia, Iban Zarate, Olentzero, Xabier Mendiguren, Jorge Gimenez, Jon Irazabal, Igotz Ziarreta, Pilar Ardanza, **Begoña Larrañaga, Oier Perez, Ander Gorrotxategi eta Mª Jose Balier eta baita Gerediaga elkarteko presidentearen ama, Arrate**, adi-adi saioa jarraitzen egon dena "azkeneko bost urteetan gaur egin dot gustura barre" aitortu diona Aitor, bakartu, Andoni Agirregomezkortari (Nereak izan duen lapsusa hain justu hizlaria aurkezteko orduan).

Bidaltzailea: Desplazatua. 13:26 Atalak: Azoka Giroa | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.