Durangoko Azoka - Agenda
Abenduaren 5etik 8ra egingo da 43. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Gerediaga Elkarteak antolatzen dituen ekitaldiez gain, partaideek Azokara ekartzen dituzten liburu, disko etabarren aurkezpenak ere egiten dituzte.
Egunez egun, lau atal nagusitan banatuta aurkituko duzu Azokako egitaraua: egitarau nagusia, Haur Literatur Aretokoa, Aurkezpen aretokoak eta Durangon egunotan izango diren ekitaldi nagusiak.
