48. DURANGOKO AZOKA

2013ko abenduaren 5etik 8ra

ERAKUSLEA
IKASTOLA
Erabiltzaile kautotzea:
Erabiltzaile konturik ez baduzu, erregistratu hemen
Erabiltzaile kautotzea:
Erabiltzaile konturik ez baduzu, erregistratu hemen

Durangoko Azoka euskal kulturaren plaza da. Abenduaren 5etik 9ra izaten da, Durangon. Landako gunean ehun standetik gora batzen dira. Horrez gain, kultur diziplina bakoitzak bere gunea dauka, egitarau eskaintza zabalarekin: zuzenekoak, aurkezpenak, sinadurak, proiekzioak, tailerrak... Gune horiek dira Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Plateruena, Saguganbara eta Szenatokia.


Saguganbara, txikien eta handien gune arrakastatsua

Saguganbara, txikien… eta handien edo gurasoen gunea, da aurtengo Azokako gunerik jendetsuenetakoa. Atzo, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, batetik; eta, Toti Martinez de Lezea eta ijitoak, bestetik, izan ziren protagonistak. Gaur goizean, Kimutx ikuskizunak lepo bete du aretoa.

 

Kimutx basoan bizi den eta kantatzea, jolastea eta haurrei ipuinak kontatzea asko gustatzen zaion iratxo bat da. Naturarekin kontaktu zuzenean eta berarekin harmonian bizi da. Harriekin egindako etxean basoko edozein animali ongi etorria izaten da.

Kantuak, ipuinak, paperez egindako panpina aktoreak…, txikien gozamenerako. Ederra izan da haien ikuskizuna.

Hori goizean, baina, ostiral (abenduak 7) arratsalderako beste hainbat ekimen daude iragarrita Saguganbaran: Emakume ijitoen ipuin kontaketa, euskarazko jolasen tailerra, edota Lankuren 11 Kantatzeko lanaren aurkezpena izango dira arratsaldean (17:30).

Azken hau, bertsolaritza eta literatura unibertsala uztartzeko helburuarekin, Lanku bertso zerbitzuek egindako lanaren aurkezpena da: liburu-CDa eta DVDa. Saguganbarako areto nagusian, 18:30 arte.

Biharko, zapaturako (abenduak 8) ere, hamaika ekimen daude iragarrita.

Eta, domekan, (abenduak 9), gehiago.

               

Itzuli




Nestor Basterretxea, kartelaren egilea


Spota


Katalogoa

Bilaketa sakonago bat egin nahi baduzu, gure bilatzaile aurreratua da zure tresna!


Garapena: www.bitymina.com