DURANGOKO AZOKA

Sarrera

Munduko "eztabaida faltsuak" azaleratu ditu Ibarretxek bere liburuan

Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak bere liburua aurkeztu du 47. Durangoko Euskal Liburu eta disko Azokako Areto nagusian. El caso vasco: el desarrollo humano sostenible. Bertan batzen dira Euskal herri Unibertsitaterako egindako doktore tesia eta Amerikako estatu Batuetako hainbat unibertsitatean egindako ikerketak.

Ibarretxe lehendakari ohiak hiru eztabaida faltsuren gainean hausnartu nahi izan du liburuan. Eztabaida kulturala, eztabaida demokratikoa eta eztabaida ekonomikoa.

Eztabaida kulturala, unibertsala edo globala, versus lokala edo tokikoa bezala ulertuta. Eztabaida faltsua Ibarretxeren esanetan. Biak dira osagarriak eta beharrezkoak; batak, tokikoak, bizi, arnastu, iraun egin behar du, bestea aberasteko.

Eztabaida demokratikoa ere, identitateen arteko borroka moduan ulertuta. Hau ere faltsua. Herriek beren izaera garatzeko beharrezko tresnak behar dituzte mundua osatzeko. Estatu aniztasuna eta ugaritasuna ,zibilizazio globalean.

Eta, azkenik, eztabaida ekonomikoa. Dirua eta oparotasuna, zoriontasunaren paradigma bezala ulertuta. Hau ere eztabaida faltsua. Aberatsak izateko jasangarriak izan behar garela dio Ibarretxek eta hazkundea ezin da ulertu edo egin, edozein modutan eta edozein preziotara, era jasangarrian baizik.

Itzuli

Nobedadeen katalogoa (PDF)

Katalogoa

Bilaketa sakonago bat egin nahi baduzu, gure bilatzaile aurreratua da zure tresna!

Nestor Basterretxea, kartelaren egilea

Spota

Garapena: www.bitymina.com