48. DURANGOKO AZOKA

2013ko abenduaren 5etik 8ra

ERAKUSLEA
IKASTOLA
Erabiltzaile kautotzea:
Erabiltzaile konturik ez baduzu, erregistratu hemen
Erabiltzaile kautotzea:
Erabiltzaile konturik ez baduzu, erregistratu hemen

Durangoko Azoka euskal kulturaren plaza da. Abenduaren 5etik 9ra izaten da, Durangon. Landako gunean ehun standetik gora batzen dira. Horrez gain, kultur diziplina bakoitzak bere gunea dauka, egitarau eskaintza zabalarekin: zuzenekoak, aurkezpenak, sinadurak, proiekzioak, tailerrak... Gune horiek dira Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Plateruena, Saguganbara eta Szenatokia.


Mikel Urdangarin eta Kirmen Uribe elkartu ditu Durangoko Azokak

47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin elkartu ditu gaur. Izan ere, biek ala biek, euren proiektu berrienak aurkeztu baitituzte Areto Nagusi bete-betean.

 

Mussche azken eleberria aurkeztu du Kirmen Uribek eta Azula diskoa Mikel Urdangarinek. Aspaldiko lagunak dira ondarrutarra eta zornotzarra, eta proiektu komunetan aritu dira elkarrekin arestian. Zaharregia txikiegia agian ederrean esaterako.

Baina aspaldian elkarrekin topo egin bakoak, Azokak batu ditu. Gustura aritu dira Areto Nagusian, bateko zein besteko berritasunen zehaztasunak ematen. Urdangarinek, gitarra eskuan, azken laneko piezak eskaini doitu eta Robert Musse flandiarraren gorabeherak azaldu ditu Uribek, azken biografia nobelatukoak. 1936ko gerra galdu ostean, erbesteratu beharrean, Karmentxu Cundin hartu zuen etxean. Musse-k. Haiei eskaini die eleberria Uribek.

Urdangarinek goi mailako kolaboratzaileak ditu Azula azken lanean, Angel Celada bateria jotzaile gasteiztar handia, esaterako.

"Zergatik azken lan hau?" galdetu diote elkarri Uribek eta Urdangarinek. "Beharrarengatik", erantzun dute; premia askotarikoengatik.

               

Itzuli




Nestor Basterretxea, kartelaren egilea


Spota


Katalogoa

Bilaketa sakonago bat egin nahi baduzu, gure bilatzaile aurreratua da zure tresna!


Garapena: www.bitymina.com