48. DURANGOKO AZOKA

2013ko abenduaren 5etik 8ra

ERAKUSLEA
IKASTOLA
Erabiltzaile kautotzea:
Erabiltzaile konturik ez baduzu, erregistratu hemen
Erabiltzaile kautotzea:
Erabiltzaile konturik ez baduzu, erregistratu hemen

Durangoko Azoka euskal kulturaren plaza da. Abenduaren 5etik 9ra izaten da, Durangon. Landako gunean ehun standetik gora batzen dira. Horrez gain, kultur diziplina bakoitzak bere gunea dauka, egitarau eskaintza zabalarekin: zuzenekoak, aurkezpenak, sinadurak, proiekzioak, tailerrak... Gune horiek dira Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Plateruena, Saguganbara eta Szenatokia.


"Ilunaldietan argia emateko", Benito Lertxundik Argizaiola saria

San Agustin aretoa goraino beteta eta txalo sentitu artean jaso zuen atzo iluntzean Benito Lertxundik Argizaiola saria. Hunkituta eta pozik jaso zuen Orioko kantariak omen-ikurra, haren "ilunaldietan" argia" emateko lagunduko diona.

Jon Maiak zuzendutako ikuskizun berezian jaso zuen atzo San Agustin kulturgunean Benito Lertxundik Argizaiola saria 2012, Gauean argi ekitaldian. Gerediaga elkarteko bazkide eta lagunek goraino bete zuten aretoa eta nabaria zen bertan batutakoek ibilbide luze eta emankorra duen kantariari dioten miresmena. 

Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidentearen eskutik jaso zuen Lertxundik Argizaiola.

1966ko Andra Mariko emanaldi hura

1992 urtetik euskara, kultura eta euskalgintzarentzat "hauspo, akuilu ala izpi" izan direnei eman izan  zaie saria eta aurten Lertxundiri euskal kantagintzak eginiko lan eskerga saritu du Gerediaga Elkarteak ikur berezi honekin. Mujikak, gainera, gogora ekarri zuen nola oraindik ere Gerediagako kide eta lagun askok gogoan daukatela 1966an Andra Mari elizpean kantariak eginiko emanaldi ederra eta ordutik harremanak ez duela etenik izan.

Aurten ijito guztiak Durangon

Lertxundik, ikurra eskuetan, omenaldiak emandako poza eta Jon Maiak ikuskizunena ipinitako bihotzagatik, hunkituta zegoela aitortu zuen. Umoretsu igo zen, gainera, Lertxundi oholtzara, esanez, lagun batek Argizaiola saria berari eman eta kultura gonbidatua ijitoa izango zela jakin zuenean galdetu ziola aurten ijito guztiek topo egingo zutela Durangoko Azokan.

Hain zuzen, ijito deitzen diete oriotarrei eta hortik txistea. Hala ere, Benitok aitortu zuen bazuela ijitoekin lotura barrukoago bat eta kontatu zuen gogoan zuela umetan zela ijitoak Oriora hartz dantzari batekin etortzen ziren eta musika horrek txundidura duela oraindik barruan sartuta. Oraindik ere, antza, taldeko atabala jotzaileari "ijitoen modura" jotzeko eskatzen dion.

Ilunaldietan, argia

Kontuak kontu, eta omenaldiari dagokionez, Lertxundik esan zuen Argizaiolak "energia ona" ekartzen ziola eta "ongi etorria" dela, bere "ilunaldietan argia emateko".

Fernando Pessoa gogoan

Fernando Pessoa olerkari portugaldarraren hitzekin hasi zen Jon Maiak gidatutako ikuskizun hunkigarria. Garenari begira bagaude, alperrik gaudela esaten zuen poetak eta gogoeta horren bueltan Maiak azaldu zuen zalantza zeukala omenaldia zelan egin.

Haur zelarik Maiak Ozazera eginiko bidai bat kontatu zuen, Benitoren kantak gidari izan zituzten bidai horretan eta oroimen horretan aurkitu zuen Maiak atzoko omenaldirako gakoa. Izan ere, "kantuz kantu Benito gure buruak ezagutzeko bideak" erakutsi dituela azaldu zuen Maiak, hura ere Orioko bardoaren miresle aitortuta.

"Mendeetako urak edaten eman ditu Benitok", zioen Maiak, eta jarraian eskaera Lertxundiri, "ur hori ematen" jarrai dezan, "oroimen izaten".

Maddi Oihenartek ahots ederrak hartu zuen aretoan segidan. Abestu eta hark ere kontatu zuen etxean izan zuten lehen cassette-a Benito Lertxundirena izan zela. Zuberoako doinu ederrak ekarrita galak.

               

Itzuli




Nestor Basterretxea, kartelaren egilea


Spota


Katalogoa

Bilaketa sakonago bat egin nahi baduzu, gure bilatzaile aurreratua da zure tresna!


Garapena: www.bitymina.com