48. DURANGOKO AZOKA

2013ko abenduaren 5etik 8ra

ERAKUSLEA
IKASTOLA
Erabiltzaile kautotzea:
Erabiltzaile konturik ez baduzu, erregistratu hemen
Erabiltzaile kautotzea:
Erabiltzaile konturik ez baduzu, erregistratu hemen

Durangoko Azoka euskal kulturaren plaza da. Abenduaren 5etik 9ra izaten da, Durangon. Landako gunean ehun standetik gora batzen dira. Horrez gain, kultur diziplina bakoitzak bere gunea dauka, egitarau eskaintza zabalarekin: zuzenekoak, aurkezpenak, sinadurak, proiekzioak, tailerrak... Gune horiek dira Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Plateruena, Saguganbara eta Szenatokia.


Azokaren itxiera ekitaldi modura, Athletic eta Realaren arteko "bertso-derbia" aurkeztuko da

Aurkezpena Azokaren itxiera orduan izango da, 20:00eta sarrera nagusian.

 

 

Bertan izango dira Jokin Garatea (Athletc Clubeko Zuzendaritzako kidea eta Athletic Club Fundazioko burua), Joseba Ibarburu (Real Sociedad taldeko aholkularia eta Real Sociedad Fundazioko burua). Haiekin eta futbol talde bakoitzaren ordezkari eta defendatzaile moduan, Anjel Mari Peñagarikano (Athletic) eta Amaia Agirre (Reala) bertsolariek jardungo dute otsailerako ekitaldirako giroa berotzen.

 

Bertso-Derbia

Athletic Club Fundazioak eta Sala BBK-aretoak, Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, lehenengo “bertso-derbiaren” edizioa antolatu dute.  Athletic-Real derbi berezia izango da, bertsotan.

Athetic - Real Sociedad  futbol derbiaren inguruan, hiru bertsolari zurigorriren eta hiru txuriurdinen arteko lehiaketa, hurrengo otsailaren 22an 19:00etan Bilboko BBK Aretoan (Lopez de Haro Kale Nagusia 19-21) izango da. Talde bakoitzak kapitain bat izendatuko du eta taldea osatuko duten beste bi bertsolariak kluben webguneetan aukeratuko dira bozketa bitartez.

Athletic Club-en kapitaina Angel Mari Peñagarikano da eta Realarena Andoni Egaña. Bi taldeen beste bi bertsolariak klubetako web-orrialdetan eta sare sozialetan egingo den bozketaren bitartez izango dira aukeratuak.

Hurrengo zerrenda honetatik aukeratuko dira:

Athletic Club: Igor Elorza, Jone Uria, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Iratxe Ibarra eta Fredy Paya.

Real Sociedad: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Amaia Agirre, Agin Rezola, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin.

 

Bozketa bihartik (abenduak 9) urtarrilaren 7ra arte zabalik egongo da.

Taldeak mixtoak izan beharko dira, beraz, bi kapitainak gizonezkoak direnez, bozka gehien izango duen bertsolaria gizonezkoa izanez gero, hirugarren ordezkaria emakumezkoa aukeratuko da.

Botu gehien lortzen dituen bertsolaria emakumezkoa balitz, hurrengo ordezkaria bozketan bigarren gizonezko sailkatua izango litzateke.

Ekitaldi honen asmoa, bi taldeen arteko lehia eta derbietan sortzen den giro atsegina indartzea da. Gainera, lotzen gaituen kultura sustatu eta bertsolaritzan futbolaren gaia bultzatzea bilatzen dute bi klubek.

               

Itzuli




Nestor Basterretxea, kartelaren egilea


Spota


Katalogoa

Bilaketa sakonago bat egin nahi baduzu, gure bilatzaile aurreratua da zure tresna!


Garapena: www.bitymina.com