48. DURANGOKO AZOKA

2013ko abenduaren 5etik 8ra

ERAKUSLEA
IKASTOLA
Erabiltzaile kautotzea:
Erabiltzaile konturik ez baduzu, erregistratu hemen
Erabiltzaile kautotzea:
Erabiltzaile konturik ez baduzu, erregistratu hemen

Durangoko Azoka euskal kulturaren plaza da. Abenduaren 5etik 9ra izaten da, Durangon. Landako gunean ehun standetik gora batzen dira. Horrez gain, kultur diziplina bakoitzak bere gunea dauka, egitarau eskaintza zabalarekin: zuzenekoak, aurkezpenak, sinadurak, proiekzioak, tailerrak... Gune horiek dira Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Plateruena, Saguganbara eta Szenatokia.


47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, arnasgune bat urte zail honetan

Durangoko Azokak aurreikuspenak gainditu ditu, bai salmenta aldetik eta baita bisitarien
aldetik ere.

 

 

  • Erakustokietakoak, editoreak, sortzaileak, saltzaileak pozik 2012 urte zail honetan, espero baino salmenta handiagoak izan dituztelako.
  • Iazko bisitari kopurua gainditu egin da, aurten egun bat gutxiago izan arren. Hiru egunetan (ostegunera arte, abenduak 8), jada, iazko sartu-irtenak gainditu dira.
  • Guneek, berrienek ere, erantzun oso ona izan dute.
  • Azoka telebista: beste arrakasta bat. Pantaila handiagoa, etengabe emititzen, eta Euskal Herri osoan ikus ahal izan da euskarazko tokiko telebisten eta ETB3ren bitartez, Euskaltelen laguntza teknikoari esker eta 107.000 etxetara iristea lortu da. 
  • Gerediaga elkartea oso pozik, argi geratu delako, edozein eragin edo koiuntura okerren gainetik, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskal kulturaren erreferentzia nagusia dela.

 

ERAKUSTOKIAK


JENDE ETA HARRERA ALDETIK
Lehen eguna, abenduaren 6koa, bisita eta salmenta aldetik oso ona izan zen. Ostiralean,  abenduak 7, aurreikuspen guztiak gainditu ziren eta beherakada espero  bazen ere, bete  egin zen azoka. Larunbatean egin zuen apur bat behera asistentziak eta bisita kopuru handiagoa espero zen Durangoko Azokan.

Ostegun iluntzera arte, 106.000 sartu-irtenetik gora kontatu dira. Iazko bisitari kopurua  gainditu egin da, aurten egun bat gutxiago izan arren. Hiru egunetan (ostegunera arte, abenduak 8), jada, iazko sartu-irtenak gainditu dira.
Aurten lau egun izan dira eta ia uneoro egon da beteta Landako eta, gainera, bisitarien
joan-etorria aurten erregularragoa izan da. Erosketa gutxiago egon den unetan,
erakusleek aipatu dute erosketa kualitatiboa igo egin dela.

HAUSNARKETA
Urte oso gogorra izan da 2012, liburu-disko salmentan, orokorrean, oso modu nabarian  eragin du krisiak argitaletxe, diskoetxe eta ekoiztetxe guztiek nabarmendu dutenez.
Perspektiba horren arabera, nahiko ezkor zeuden argitaletxeak aurtengo Azokara begira.  Azokan, baina, gorakada izan dute salmentek. Frogatzen da, hortaz, Azokan gertatzen  dena ez dela urtekoaren isla; oasi ala arnasgunea da disko eta liburu azoka. Azokan erosleen aldetik beste jarrera bat ikusten da.

 

GUNEAK

IRUDIENEA
Helburuak bete egin dira: Gunea finkatu egin da (bigarren urtea izan da aurtengoa) eta  harrera ona izan du aretoak berak; aurten Landako barruan izan baitu lekua proiekzioguneak.
Elementu potentziatuetan sekulako arrakasta egon da. 3Dan erakutsitako lanek benetan interes handia piztu dute eta film luzeen (Gazta Zati bat, Bertsolari) proiekzioek ere bete egin dute Irudienea.

Ikusle asko sartu barik geratu da unerik arrakastatsuenetan aretoa beteta zegoelako (3D  aurkezpenetan eta filmetan).
Ikusi da areto izaera hartu duela Irudieneak eta iraupen luzeko proiekzioek ere oso harrera ona izan dute.

ARETO NAGUSIA
Zabalkunde lanen aurkezpen areto moduan hartu du izaera batez ere eta urteurren  historikoen inguruan antolatutako hitzaldi eta solasaldiek aukera eman dute gai horietan sakontzeko.

SZENATOKIA
Jendea erakarri du baina Azoka gertu ez izateak oraindik ere guneare potentzialitate osoaz baliatzea zailtzen dute.
Horrekin lotuta, San Agustin kultur gunean izateak balio du Hiri Azokaren estrategia horretan, neurgailu lanak egiteko. Ikusi du jendea ez dela ohitu Landakotik irten eta  Goienkaletik harago jarraitzen.
Hiri Azokaren estrategian egiteko asko dagoela ikusi da aurten, ondorioz.

AHOTSENEA
Aurten ere ezin hobe. Edozein ordutegitan, jendea egon da, batez ere kontzertuetan.
Ordutegia zabaltzearekin (21:00ak arte), asmatu egin da. Jendearen erantzuna ezin obea izan da. Musika eta literatura sorkuntzako balore berriak ezagutzeko erreferentzia  bilakatu da gunea.

SAGUGANBARA
Haur eta gurasoentzako gunean erabat finkatua du bere izaera. Transmisioa lantzen den gune moduan ulertzen da eta bisitari eta helburu aldetik, arrakasta hitza errepikatu behar  da kasu honetan ere. 20 urteko ibilbide du gune honek (Haur Literatuta Aretoa izan da aurten arte) eta hasierako urteetan haur zirenak, orain guraso bihurtuta gunea indar
berriekin hartu dute. Ekitaldi guztiek izan dute harrera ezin hobea. Durangoko Berbaro  elkarteak prestatu duen programazio zabal eta landuak, hiru espaziotan banatuta, bermatu egin du harrera on hori.


K@BIA
Proiektu eta egitasmo askoren oinarriak ezarri dira eta Azokan ekindako lanari eutsiko  diote urtean zehar. Horrela, erreferentzialtasuna hartu du Azokak alor honetan ere.  Adibidez: Software aurkezpena jendetsua izan zen eta sari banaketa parte-hartzaile eta  soziala.
Tranxmedia EHU, EITB eta Tabakalerak abiatutako proiektuaren behar teknikoak aztertu  eta Korrikaren transmedia izaera bultzatzeko teknikari, garatzaile, sortzaile, kazetari  ezberdinen ekarpen multidiziplinarrak jaso eta gauzatze bidean jarri dira. Wikipedia elikatze masiboaren ekimena abian jarri da. Talde iraunkor bat sortu da ideia aurrera
eramateko, maila ezberdinetako irakasleek osatua.
Tabu 10 hitzaldi arrakastatsuak hamar gai eta proiektu ezberdinen beren ekimenak  aurkeztu dituzte. Formato berritzailea Kabi@ren marka bihur daitekeen genero bat  inauguratu du, ekarpen herritarrak eta adituen lanak uztartu eta elkar elikatuz.

AZOKA TV
Salto kualitatiboa egin da Azoka Telebistan eta baita kuantitatiboa ere. Euskarazko tokiko  telebistek eta EITB-k egindako lanak ahalbidetu du Durangoko Liburu eta diskoen azoka  etxeko salaraino eramatea. Gertuko telebista bizia egin da, stand-etatik bertatik,  sortzaileak elkarrizketatuz, bisitariei galderak eginez eta azokaren barrunbeak etxeetara

eramanez. Ikusi gaituzte Tolosaldetik, Debagoienetik, Bilbotik, Gernikatik, Goierritik…Eta  autonomia erkidegoan ere ikusi ahal izan da Euskaltelen bidez. Streaming-etik baita  mundu osotik ere.
Goizeko 10:30etik gaueko 23:30era zuzeneko telebista egitea zen apustua eta lortu dugu.  Dezente lagunek eskertu digu egindakoa sare sozialen bidez eta baita Landako gunean bertan ere.

Landako guneko emisioak ere irabazi du kalitatean. Sekula baino pantaila handiagoa izan dugu 24 metro karratuko pantaila batekin.

KULTURA GONBIDATUA

Berriz ere konfirmatu da gertuko kultura bat gonbidatzean interes handiagoa pizten dela.  Aurkezpen, ekoizpen eta tailerrekin Ijitoen kulturara gerturatzeko makina bat aukera egon  dira aurten baita ikuspegi ezberdinetatik ere. Tailerrek bereziki izan dute harrera ona  (Saguganbaran eta stand-ean bertan).

               

Itzuli




Nestor Basterretxea, kartelaren egilea


Spota


Katalogoa

Bilaketa sakonago bat egin nahi baduzu, gure bilatzaile aurreratua da zure tresna!


Garapena: www.bitymina.com