Lauaxeta Saria 2011: Gerediaga Elkartea
Gerediaga Elkartea
Durangaldearen ondarea eta eskualde kontzientzia berreskuratzeko eta indartzeko asmoz sortu zen Gerediaga Elkartea 1965ean. Durango Merinaldeko Adiskideen Gerediaga Elkartea hartu zuen izena eta harrezkero Durangaldeko Merinaldeko ondare historiko-artistiko-kulturalean lan egin du.
Gerediaga Elkarteak Merinaldean aintzina erabiltzen zen antolaketa hartu zuen barruko antolakuntzarako.Durangaldean aintzina elizate eta urietan banatzen zen. Ordezkaritza horrek autonomia osoa zeukan jarduera kontuetan, diru sarrera eta horrelakoetan. Bozketa bidez Elkarteko bazkideen artean aurkeratzen ziren ordezkaritzak.
Durangaldeko kultur ondarea zabalduz egiten du
lan urtean zehar.
Hortaz, Gerediagak, ildo horri jarraituz, Durangaldearen ohiko egitura berreskuratu zuen eta tokian tokiko delegazioak sortu zituen Durangaldeko antzinako elizate eta urietan. Ikuspegi zabala lortu du antolaketa horrekin eta kultura talde sozial indartsua eratu zuen.
Honako hiribildu eta elizateek osatzen dute elkartearen antolaketarako eta lanerako egitura: Durango, Otxandio, Ermua eta Elorrio hiribilduak eta elizateak: Iurreta, Izurtza, Ma�aria, Garai, Berriz, Zaldibar, Abadi�o, Sanagustinetxebarri (egun Elorrioko auzoa) eta Axpe, Arrazola eta Apatamonasterio (egun Atxondoko udalerrian batuta).
Euskal kulturgintzan elkartea batez ere Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokari esker egin da ezaguna.
70-80ko hamarkadetan, Euskal Herriaren egoera sozio-politikoak eraginda, Gerediagak hainbat egiteko hartu zituen bere gain eta bestelako ekintzetan ari zirenen elkargune bihurtu zen: alfabetatze taldeak, ikastolen aldekoak, herri eta auzoetako jai batzordeak, dantza taldeak, antzerki taldeak�. Gerora talde horiek beren bidea egiten hasi ziren eta horren adibide dira AEK, dantza taldeak, Euskal Dantzarien Biltzarra eta Geroa antzerki taldea.
Euskal kulturgintzan elkartea batez ere Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokari esker egin da ezaguna, baina, azokaz aparate urteetan ekintza diferente ugari eta proiektu askoren sustatzaile izan da eta lan askori ekin die Gerediaga Elkarteak.
Besteak beste, eskualdeko kultur ondarea berreskuratu, ikertu, batu eta zabaltzeko lanak egin ditu, batzuetan ikerketak bultzatuz edota besteek egiten zutenetan aholkularitza emanez. Lan honen oinarrietako bat �Durangaldeko dokumentategia� da. Durangaldeaz egon daitekeen edozein informazio batu eta kontsultarako prestatzeko helburua du. Gerora, eskualdeari buruzko liburuak, aldizkariak edota erakusketak prestatzeko materialea bilduta izatea garrantzitsua da.