DURANGOKO AZOKA

Gerediaga

Azoka gaur

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16

Azoka gaur egun


Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka. Idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da. Baina hasierakoa ez zen moduan, gaur egungo azoka ere ez da liburuen eta diskoen azoka bat soilik. Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da.

Durangoko Azokaren helburua Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea da.

Azokari lotuta, Haur Literatura Aretoa zabaltzen da urtero. 12 urte arteko ume eta gaztetxoak literaturaren mundura modu aktiboan gerturatzeko gunea da, haurrengan euskaraz irakurtzeko gogoa pizteko eta beraien gustokoa den lekua izan dezaten.

Hasierakoa ez zen moduan, gaur egungo azoka ere ez da liburuen eta diskoen azoka hutsa. Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango.

Azokako aurkezpen aretoan, bestetik, argitaletxe, diskoetxe, kultur elkarte edoeta edozein gizarte eragilek lekua dauka bere proiektu edo lan berriaren aurkezpena egiteko.

Azken urteetan gainera, sortzaileek eurak, Gerediaga Elkartearen babesarekin gune berezitua izan dute Azoka ondoan. Ahotsenea, sortzaileen gunea da eta mota guztietako ahots izan nahi du: sortzaileen proiektuak ezagutaraziz eta eztabaida eta foroak sortuz.

 


Katalogoa

Bilaketa sakonago bat egin nahi baduzu, gure bilatzaile aurreratua da zure tresna!

Garapena: www.bitymina.com