Cullturgal kultura galegoaren bizilekua da. Zutabe nagusiak liburuak, ikus-entzunezko sorkuntza, arte eszenikoak, musika, diseinua eta teknologia berriak dituen bizilekua da. Partehartzea du oinarri bizileku honek. Gizartera begira ditu ateak eta leihoak, zabalik. Kultura galegoa eta hizkuntza sustatu eta zabaltzea ditu helburu argitzat.

Culturgalek urteroko ekitaldia egiten du. Profesionalen topaketa batetik, eta publiko zabalera begira produktuak eta zerbitzuak aurkeztu, sustatu eta saltzeko lekua ere izaten da. Eta horretara bi zutabe nagusi ditu ekitaldiak: Azoka eta Foroa.

Galiziako Kultur Industrien Azokak publikoari argitaletxeen nobedadeak aurkezten dizkio, musikan, ikus-entzunezkoetan eta arte eszenikoetan azkena, teknologia berrietan joera berriak eta hiru egunetako jardunaldian, proposamenik independenteena. Aurten, abenduaren 2tik 4ra.

Foroa Azokarekin bat egiten da. Sektoreko eragileen topaketa da, haursnarketarako eta ikaskuntzarako gunea. Esperientziak elkartrukatu eta elkarrekin burutu daitezkeen proiektu berrietan pentsatzeko foroa ere bada.

Culturgalek jai handi bat ere izan nahi du. Joan den urtean 14.000 lagunek parate hartu zuten eta Pontevedrako Pazo de la Cultura bete egin zuten. Kontzertuak, antzerki emanaldiak, showcase-ak, liburu aurkezpenak, disziplina anitzeko proiektuak, mahaiguruak, hitzaldiak, egileekin berriketaldiak, erakusketak, tailerrak... ekitaldiak asko izan ziren. Galiziako kultur industriak duten osasun onaren, indarraren eta dinamismoaren erakusle izan zen.

Galiziako kultur industrien sektorean 3814 konpainia daude eta 17500 langile dituzte. Galiziako BPG-ren (Barne Produktur Gordina) %1,8 etik 2rako ordezkaritza du. 2009. Urtean 1.134 milioi eurotako fakturazioa izan zuen. Industria honetako elkarte garrantzitsuenek (AGE, Escena Galega, AGEM, Agaphono, Eganet eta Agapi) 2010. Urtetik Culturgaleko ardura dute zuzen zuzenean, Galiziako Xuntaren eta Pontevedrako Udalaren laguntzarekin. Proiektuaren iraunbizitzea eta Galiziako kultur eskaintza ikustaraztea ahalbidetzen dute.

Info: www.culturgal.com

Culturgal-Azoka egitaraua


JAITSI Gerediagak eta Culturgalek elkarrekin Azokarako antolatu dituzten ekitaldien programa.


Katalogoa

Bilaketa sakonago bat egin nahi baduzu, gure bilatzaile aurreratua da zure tresna!

Garapena: www.bitymina.com