CAS   EUS   ENG   FRA

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka

2011 Durangoko Argizaiola Saria: Iñaki Beobide

Iñaki Beobide Agirrezabalaga (Zumaia, 1934) Herri Gogoa diskoetxearen sortzaileetako bat izan zen, eta Euskal Kantagintza Berriaren hainbat disko grabatu zituen Donostiako estudioan. Jarrai antzerki taldean atzerriko antzerkigileen obrak euskaratu eta taularatu zituen, eta Ikuska liburu saila sortu zuen. ETBren sorreran ere parte hartu zuen. (erreferentzia.: http://eu.wikipedia.org)

Herri Gogoa diskoetxea 1967tik 1981. urtera bitartean abian izan zen. Hasiera gogorra izan zen Iñaki Beobidek kontatzen duenez. Sasoiko erreximen politikoaren debekuei aurre egiteko Kataluniako EDIGSA editorearen izena erabili behar izan zuten eta EDIGSA – HG etiketarekin argitaratzen zituzten lehen diskoak.

Herri Gogoa diskoetxearen aintzindari Goiztiri eta CINSA etxeak azpimarratzen ditu Beobidek. Goiztiri 1961-1969 urte artekoa, Abeberry anaiak eta Ximun Haran tarteko zela. CINSA, berriz, Xabier Gereñok sortutakoa 1961etik 1971ra bitartean.

Herri Gogoa 150-200 lagunek emandako dirulaguntzari esker hasi zen. Lehen grabaketak egiteko Bartzelonako etxe bateko ekipo batekin eta Teknikari bat alokatu zuten eta Urnietako Salesianoen ikastetxeko antzokian egin ziren (1967).

Teknikoa Jaume Gratacos izan zen eta lehen grabazioetan parte hartu zuten kantariak: Xabier Lete, Lourdes Iriondo, Arza anaiak (Txalaparta), Julian Lekuona, Oskarbi taldea, Irigaray (Jose Angel eta Juan Migel), ARGIA dantza taldea eta Mikel Laboa.

Argizaiola omen-sariak

Gerediaga elkarteak 1992.urtean eman zuen lehenengoz argizaiola omen-saria. Pertsona zein erakundeek euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lana goraipatzea da sari honen helburua. Batez ere urte zailenetan, trabak traba, lan egin dutenei ematen zaie saria eta horregaitik "gauean argi" egin zutela gogoratzen da. Hain zuzen, izenburu hori hartzen du saria emateko 2001. urtetik prestatzen den ekitaldiak eta Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako egitarauan leku izaten du. Aurreko urteetan, modu apalagoan azokaren inaugurazio ekitaldian ematen zen saria.


2010
Imanol Urbieta (2010)

2009
Izaskun Arrue Arabatik, Libe Goñi Iparraldetik, Izaskun Gastesi Nafarroatik, Karmele Esnal Gipuzkoatik eta Begoña Aranguren Bizkatik (2009)

2008
Juan Zelaia (2008)

2007
Maiatz Aldizkaria (2007)

2006
Jakin Aldizkaria (2006)

2005
Gotzon Garate (2005)

2004
José Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" (2004)

2003
Gerardo Bujanda (2003)

2002
Labayru ikastegia (2002)

2001
Juan San Martin (2001)

2000
Klaus F. A. Niebe (2000)

1999
José María Jimeno Jurio (1999)

1998
Juan Jose Agirre (1998)

1997
Bittor Kapanaga (1997)

1996
Antonio Zavala Etxebarria (1996)

1995
Koldo Larrañaga, Benito Ansola, Pio Caro Baroja, Fernando Larrukert, Nestor Basterretxea, Euskadiko Filmoteka. (1995)

1992
Jon Bilbao (1992)

1994
Eusko Ikaskuntza / Euskaltzaindia. (1994)

1993
Bernardo Estornes Lasa (1993)
Azokako Katalogoa

Bilaketa sakonago bat egin nahi baduzu, gure bilatzaile aurreratua da zure tresna!

Azken ordukoa!

Eskerrik asko Jon!

  Eskerrik asko Jon!


Kultura gonbidatua


Azoka mugikorrean


ZATOZ AZOKARA!





Garapena: www.bitymina.com
Larrasoloeta, 3
48200 Durango
Tel.: 94 681 80 66
Fax: 94 621 80 23
E-mail: gerediaga@durangokoazoka.com