DURANGOKO AZOKA

Albisteak

Kataluniatik Azoka iragarriz

Fede Bosch kataluniarra da 45. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragarriko duen kartelaren egilea. 49 lanen artean aukeratu du epaimahaiak bere lana, “azokaren bi elementu nagusiak uztartu dituelako eta bisualki indarra duen kartela” delako.

Diseinu grafikoa ikasketak egin eta freelance modura lanean ibili eta gero, Bartzelonako publizitate enpresa baten egiten du lan gaur egun. San Fermin jaietako kartel lehiaketara sarri aurkeztu da. Gurean, baina, bestelako lehiaketetan ere parte hartu du. Iaz, Debako Kultur Elkartearen 50. urteurreneko logotipo lehiaketa irabazi zuen.

Azokaren elementu biak batu eta disko-jogailu zahar baten liburua jarrita, “tradizio handiko ekitaldia azpimarratu eta poesia bisual txikia egitea” nahi izan dituela azpimarratu du gaur egin den aurkezpenean.

1300 euroko saria eskuratu du Fede Bosch-ek.

               

Itzuli


Katalogoa

Bilaketa sakonago bat egin nahi baduzu, gure bilatzaile aurreratua da zure tresna!

Garapena: www.bitymina.com