2011-09-01
Irailaren 30era arte izena eman daiteke 46. edizioan
Abenduaren 4tik 8ra egingo den 46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako izena emateko epea zabaldu da. Aurreko urteetan parte hartu duten argitaletxe, diskoetxe, elkarte eta erakundeek aurtengo edizioan parte hartzeko eskaria egin dezakete. Lehenengoz parte hartu nahi dutenek ere, partehartze erregistroa egin dezakete. Irailaren 30era arte egongo da horretarako denbora.
Gerediaga Elkartea uda aurretik dabil lanean abenduko lehen egunetan, Durango berriro euskal kulturgintzaren topagune izan dadin. Urriaren lehen egunetan, aurtengo edizioa iragarriko duen kartelaren aurkezpena egingo du.
http://www.gurelanak.net/2/albisteak/irailaren-30era-arte-izena-eman-daiteke-46-edizioan/op,5/id,29
Itzuli