Azken oharrak erakusleentzat
1. Akreditazioak eta aparkalekua
Akreditazioak, muntaia egunetan, jaso behar dituzu informazio gunean. Akreditazioek Azoka gunera arinago sartzeko eta “Atseden gunea” erabiltzeko balioko dute.
Aparkalekuari dagokionez, egun bakoitzeko txartela (4tik 9ra) jasota edukiko duzue. Adi!! txartelaren datak ez dira oso argi ikusten, baina hala ere ez duzue arazorik izango, akreditatuta bazoazte. Gorde ondo eta ez galdu, ez delako kopiarik egingo.
2. Azokan sinadurak eta salduenak
Sinadurak
Bozgorailuetatik zein www.durangokoazoka.com webgunean Azokan sinatzen dauden egileen berri emateko webgunea erabili beharko duzue. Informazioa erakusleei dagokizuen atalean, aurkituko duzuen galdetegia beteta bakarrik eman ahal izango da. Informazio hori automatikoki webgunean argitaratuko da eta bozgorailuetatik webguneko informazioa esango da. Guztia Azoka Telebista baliatuz bideratuko da.
Salduenak
Azken egunean, batez ere kazetariek, Azokan salduenak izan diren produktuak zeintzuk diren jakin nahi izaten dute. Gerediaga Elkarteak ez du galdera horri erantzuteko datu objektiborik. Bilketa hori automatizatu dugu eta erakusleei dagokizuen atalean, informazio hori betetzeko galdetegia aurkituko duzue. Informazioa automatikoki azalduko da webgunean. Horretarako kontuan izan behar duzu, komunikabideek, Azokako balorazio ostean kontsultatuko dutela webgunea (Balorazioa, abenduaren 9an, eguerdiko 12:00etan izango da). Beraz, ordurako galdetegia betetzea ezinbesteko izango duzu zure informazioa ere aintzat hartua izan dadin.
3. Azoka Telebista
Stand bakoitzeko bi iragarki egiteko aukera duzu Azoka telebistan. Iragarri daitekeena Azokan salgai dagoen produktuak izango dira. Horretarako, txantiloiak webgunean daukazue eta abenduak 4era arte daukazue epea sartu ahal izateko.
4. Azokara begira datu praktikoak
- Azoka egunetako ordutegia: Abenduaren 6tik 9ra, 10:30etik 20:00era. Erakusleak komeni da ordu erdi lehenago Azokan egotea. Ordubete lehenago sartzea izango dute, baina, beti akreditazioa erakutsita.
- Zamalanak abenduaren 6tik 9ra: Goizeko 9:30etik 10:30era bakarrik. Ezkerreko alboko ate biak erabiliko dira.Muntaia: Abenduaren 4an arratsaldeko 15,00etatik 20:00era eta Abenduaren 5ean goizeko 9:00etatik 20:00era.
- Desmuntaia: Ezin izango dira erakustokiak desmuntatu abenduaren 9ko 20:00ak baino lehen, eta abenduaren 10eko 13:00ak baino lehen amaitu behar da.
- Garbiketa: Papera berziklatzeko kontainer bat jarriko da pabiloiaren ezkerreko alboan eta eguneko paper hondakinak bertara eraman beharko dira.
- Gerediaga bazkideei beherapena: Gerediagako bazkideek %10eko beherapena izango dute Azokako standetan salgai dauden produktu guztietan. Standetako arduradunek beherapen honen berri emango diote standean egongo diren saltzaileei. Gerediagako bazkideek egiaztagiria aurkeztu behar dute beherapena jaso ahal izateko.